MoodleMoot 2016, Orona Ideo Fundazioan

MoodleMoot 2016, bihar, Orona Ideo Fundazioan

MoodleMoot 2016, bihar, Orona Ideo Fundazioan

Badator Mooteu2016. Aurten Ikastolen Elkarteari egokitu zaio antolatzea. Moodle irakaskuntza eta ikaskuntzarako online plataformaren erabiltzaileen Topaketa irekia bihar ekainak 3 egingo da Hernaniko Orona Ideo Fundazioan (Galarretan).

Moodle plataformaren erabilpen ezberdinen ezagutza zabaltzea du helburu topaketak, berritasunak ezagutzea erabilera mailan zein aspektu tekniko mailan, formaziorako baliotsuak direnak. Horregatik irekiak dira, interesatuta dagoen ikasle, profesional, dinamizatzaile edo pertsonarentzat eskainita.

Matrikula itxita dago dagoeneko.

Goizeko 9:30ean hasiko da eta 14:30ean amaitu. Hasteko bi ponentzia izango dira; Deustuko Unibertsitateko irakasle Iratxe Esnaolak eta Madrileko Unibertsitate Autonomoko irakasle eta OTB Innovako arduradun Juan Manuel Nuñezek emango dituzte. Horiez gain, tailer, komunikazio eta petxa kutxak ere egongo dira, urtero lez.

Hemen dago egitaraua osorik.

MoodleMoot 2016, bihar, Orona Ideo Fundazioan