Mondragon Unibertsitateko ikasleek Wikipedia elikatu dute

Mondragon Unibertsitateko ikasleek Wikipedia elikatu dute –

Mondragon Unibertsitateko ikasleek Wikipedia elikatu duteWikipediarako sarrerak sortu edo aberastu dituzte Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko komunikazio graduko lehen mailako ikasleek. Sarrera horien ekarpen berezia da, testuaz harago, bideoak, argazkiak eta infografiak gehitu dituztela. Bost astez aritu dira gaiak lantzen: dokumentazio lan sakona, testu luzeak, argazkiak, bideoak, grafikoak eta abar egin dituzte.

Wikipediako langile Galder Gonzalez etorri da unibertsitatera hiruzpalau aldiz, ikasleei Wikipedia esplikatzera, gai zerrenda bat proposatzera eta bidean zehar laguntzera. Hamalau gai landu dituzte: sarrera batzuk hutsetik sortu eta lehendik zeuden beste batzuk osatu dituzte. Horra landutako gaiak:

Orotara ekoiztu dituzte 317.000 karaktere, 62 infografia, 14 bideo, hainbat argazki galeria eta Gif batzuk.

Sarrera horiez gain, lehenbiziko egunean, Wikipedian trebatzeko ariketa gisa, munduko hizkuntzei buruzko artikuluak idatzi zituzten, 40 bat denetara. Lan-sekuentziako azken egunean beren lanak aurkeztu dituzte beste geletako ikasleen eta irakasleen aurrean.

Mondragon Unibertsitateko ikasleek Wikipedia elikatu dute
Aretxabaleta, HUHEZI, jakintza kolektiboa, Mondragon Unibertsitateko ikasleek Wikipedia elikatu dute, MU, unibertsitatea, wikipedia

16 pentsamendu “Mondragon Unibertsitateko ikasleek Wikipedia elikatu dute”-ri buruz

  • Joseba Aurkenerena
    Joseba Aurkenerena 2019-03-27 13:10

    Bikain. Horrelakoak Euskal Herriko eskola guztietan egin beharko lirateke.
    Jarduera ezin hobea.

  • Galder Golzalezi ideologia dario bere larruazaleko poro guztietatik. Ez naiz bere wikipediaz fio.
    Horregatik beti jotzen det ingelesezko wikipediara.
    Manipulazioak ez, eskerrik asko.

  • Eneko Bidegain
    Eneko Bidegain 2019-03-28 16:14

    Wikipedia ez da norbaitena, ez da inorena. Denena da, eta nahi duenak elikatu dezake. Zuk ere bai, nahi baduzu.

  • Badakigu ordea nor duen denbora (eta dirua) hori “elikatzeko”…

  • Joseba Aurkenerena
    Joseba Aurkenerena 2019-03-28 21:40

    Eta ingelesezko wikipediarekin gauza bera gertatuko da. Edo ingelesak / amerikarrak garbiak eta aratsak al dira, ideologiarik gabeak? Haien poroetatik ez al darie inolako ideologiarik?

  • Bai noski! Wikipedia orokorrean, manipulazio politikaren instrumentua da. Hori esango nuke denok dakigula.
    Norberak baloratu beharko du. Dena den, wikipediari “entziklopedia” deitzea… Gutxienez 3 argibideetara joan beharko litzateke, gutxi gora beherako ideia bat izateko. Batean falta dena, besteekin osatzen joateko.

  • Eta beste gauza bat: ingelesa/amerikarrak, manipulatu egiten dute, baina gu baino serioagoak dira (gu, latinizatzen-edo, txabakanoagoak bihurtu gera, espainolen influentziapean). Esan beharra dago gehiago fiatzen naizela mundu mailako wikipedia batez (ingelesezkoa), eta ez hemen dagoen “txiringitoetaz”.

  • Joseba Aurkenerena
    Joseba Aurkenerena 2019-03-30 07:40

    Urruneko zakurrak ere oinutsik.
    Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau.

  • Baneteuanba 2019-03-30 09:38

    Galder Gonzalezen bandokeria ezaguna da, baina aitortu beharko zaio lan egiten ari dela, hain bandozaleak ez omen diren asko baino askoz gehiago.
    Nik dakidala Wikipedia elikatzea denon esku dago. Sartu eta ekin, Aiene. Bandokeriarik gabe.

  • Asier Sarasua Garmendia 2019-03-30 17:06

    Kaixo.
    Euskarazko Wikipedia elikatzen 11 urte daramatzanetako bat naiz ni. Beste asko ere badaude.

    Hau naiz ni Wikipedian:
    https://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Assar

    Eta hauek dira nire ekarpenak:
    https://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Ekarpenak/Assar

    Aiene: Zu nor zara? Zerbait egin al duzu euskararen alde azken 10 urteetan? Wikipedia osatzen, edo beste edozein lanetan, euskarazko eduki komunak eta askeak sortzen?

    Aiene: Uste dut “bandokeria” bezalako terminoen atzean ezkutatuta eroso-eroso ezer egin gabe geratzen den horietakoa zarela, zu zeu bandokeria lanak egiten.

  • Asier Sarasua Garmendia 2019-03-30 17:20

    Honako hauek dira azken hilabetean ekarpenak egin dituzten pertsonak:
    https://stats.wikimedia.org/v2/#/eu.wikipedia.org/contributing/top-editors/normal|table|1-Month|editor_type~user

    Azken hilabetean 36 pertsonak 50 aldaketa baino gehiago egin dituzte euskarazko wikipedian, baina aldaketaren bat gutxienez egin dutenak 200 pertsona baino gehiago dira.

    Lagundu nahi duenak, ez da zaila. Galdetu eta euskarazko wikipedian parte hartzen dugun edozeinek emango dizkiogu azalpenak.

  • Asier sarasua garmendiari:
    Ena, telefono zenbakia eta helbidea ere ematea falta zaizu “hiritar zintzoa” zarela sinistarazteko.
    Nik ez det horrelakoaren beharrik. Adierazpen askatasunean sinesten dut. Zuk ez bezela. Horregatik, gustatzen ez zaizun zerbait badiot, badakit nere aurka joango zarela, epaitegi espainoletara posible bada eta guzti.
    Ikusten det zer bortitz zatozen nere aurka. Nik esan dezakedan bakarra da, euskeraren alde egunero egiten deala, eta ze harropurza ikusten zaizun, nitaz ezertxo ere jakin gabe.
    “Bandokeria”??? Zer demontre da hoi??? Gustatzen ez zaizun zerbait aditu eta “bandokeria”???
    Iritzi pertsonala da, wikipedia euskerazkoa, zabor bat dala. Ez naizela fido. Hor konpon, jarrai zure(en?) “Bandokeriarekin”.

  • Ikusibestea besterik ez dago unibertsitario hauei proposatutako gai ziztriñak… unibertsitario gixajoak…
    Hor konpon!

  • Asier Sarasua Garmendia 2019-03-31 13:25

    Aiene, adierazpen askatasuna eta gezurrak/manipulazioak nahasten dituzu. Bitxia da, oro har esango nuke anonimoki idazten dutenen artean askoz arruntagoa dela “adierazpen askatasun” sakrosantua aipatzea, nahiz eta gezurrak esateko erabili.

    Gezur bat: Euskarazko wikipedia ez da Galder Gonzalezen wikipedia.

    Inkoherentzia bat: “Horregatik beti jotzen det ingelesezko wikipediara” baina gero: “Wikipedia orokorrean, manipulazio politikaren instrumentua da”

    Manipulazio bat: “…nor duen denbora (eta dirua) hori “elikatzeko”…”

    Azken horri dagokionez, argi dago ez duzula ulertzen zer den sinesten duzun zerbaiten alde zure denbora librea ematea. Eta ez dadila inor etorri esatera ez duela denbora librerik zerbaiten alde egiteko, ze, adibidez, gure herriko telebista kontsumoa pertsonako eta eguneko 3 ordukoa da, eta horretarako badirudi badagoela denborarik.

    Diruari dagokionez, horrenbeste. Ez dugu diruren truke lan egiten, ideia baten alde baizik. Ez baduzu ulertzen, utziko diot zurekin eztabaidatzeari.

    Baina azken bi urteetan bai egon dela dirua eman duen norbait. Badirudi zuk ideiaren bat duzula… ala ez? Ez dut uste, uste dut zaborra bota nahi zenuela, besterik ez.

    Esango dizut nik: “Eusko” hitzarekin hasten da eta “Jaurlaritza” hitzarekin amaitu.
    http://www.habe.euskadi.eus/s23-edukiak/eu/contenidos/noticia/2017_10_19_41499/eu_41499/41499.html

    Euskarazko wikipedian gehien parte hartzen dutenak Euskal Wikilarien Kultura Elkartean bilduta daude:
    https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Wikilarien_Kultura_Elkartea

    Ikusiko duzunez, hor badaude hainbat izen-abizen. Beharbada zure aurreiritziak elikatzeko balioko dizu zerrenda horrek. Seguru, bistan baitago zure jarrera eta iritziak aldez aurretik ezarrita dituzula, eta ez dizula inork hortik mugituko.

    Lasai ipini dezakezu zure izena, ez naiz joango inongo epaitegitara. Uste duzu “bortitz noala zure aurka”, baina nik datuak eta erantzun arrazoitu bat besterik ez dut eman. Ez ote duzu izango pertsekuzio delirioren bat, edo horrelako zerbait?

    Diozu “…ze harropurza ikusten zaizun, nitaz ezertxo ere jakin gabe” Beno, zutaz dakidan bakarra da ehunka euskaltzalek musu-truk egiten duten euskararen aldeko lan baten aurkako iritziak bota dituzula, eta nik lasaitasunez erantzun dizut. Ez dut zutaz ezer gehiago jakin nahi, zuk ez baduzu ezer esan nahi. Baina ez ipini argudio modura “Nik esan dezakedan bakarra da, euskeraren alde egunero egiten deala”, zuk egunero zerbait egingo bazenu bezala. Egiten baduzu, esan eta kitto

    Amaitzeko: baldin bazara euskarazko produktuak kontsumitzen ez dutenetakoa “eskasak” edo “manipulatzaileak” direlako, eta gero lasai-lasai erdarazko telebistak, hedabideak eta edukiak kontsumitzen badituzu, esaidazu eta eztabaida hementxe utziko dut, ze niretzat ez du merezi horretan jarraitzeak.

    Hau irakurtzen duen inork wikipedian lagundu nahi badu, hemen argibide gehiago:
    https://eu.wikipedia.org/wiki/Laguntza:Nola_lagundu_dezaket/2

  • Eneko Bidegain
    Eneko Bidegain 2019-03-31 20:02

    Aiene, hasteko, esaldi honi erantzun behar dizut: “Ikusibestea besterik ez dago unibertsitario hauei proposatutako gai ziztriñak… unibertsitario gixajoak…”
    Gu sartu ginen harremanetan Wikipediarekin, eta eskatu genien gai zerrenda luze bat proposatzeko. 50 bat gairekin etorri ziren, eta ikasleek horietatik aukeratu zituzten.

    Wikipediari dagokionez, gustatzen ez zaizuna aldatzeko eskumen eta eskubide osoa daukazu. ETB (edo besteren bat) kritika dezakegu nahi dugun guztia, baina kasu hoberenean gure kritika irakurriko dute eta (nahi badute) kontuan hartuko dute, eta gehienetan ez diote kasurik eginen. Argi dagoena, ez dugula guk erabakitzen. Wikipedian, aldiz, zerbait gaizki badago (hizkuntza akatsak, informazio osatu gabea, beste…), biziki erraza da: “Aldatu” botoian klikatu, eta gure zuzenketa egin. Zuzeu-ko iruzkin hauetako bakoitza egiteko baino denbora gutxiago behar dugu.

    Gaur egun, Wikipedia da munduan gehien kontsultatzen den webguneetako bat, eta Euskal Herrian ere euskarazko Wikipedia da euskarazko webgune bisitatuenetako bat, bisitatuena ez bada. Ikasleek lan bat egin behar dutenean, zuzenean jotzen dute Wikipediara. Beraz, euskarazko Wikipedia ona izatea ezinbestekoa da. Are gehiago, euskaldun guztion ardura da.

    Asierrek dioen bezala, aisialdian ordu asko pasatzen dugu telebistari begira edo beste (edo eztabaida antzuetan). Denbora horren zati bat eskain diezaiokegu denek Wikipediari. Eta denen artean lortuko dugu Wikipedia hobetzea.

    Baina Wikipediaren aurka marmarka aritzea, gaizki iruditzen zaizuna ez zuzentzea eta erratea nahiago duzula ingelesezkora joan, euskararen aurka egitea da. Bai, euskararen aurka egitea da. Wikipedia ona izatea estrategikoa da euskararentzat. Eta zure esku ere badago Wikipedia hobetzea. Hasteko, egin daitekeen txarrena da erratea euskarazko Wikipediak ez duela ezertarako balio.

  • Gandalf Grisa 2019-03-31 23:27

    Aienerentzat:

    Ni wikilaria naiz eta ez nago batere ados esaten duzunarekin. Euskarazko wikipedian nolabaiteko bandokeria dagoela uste baduzu, zuk zeuk zuzendu dezakezu.

    Alde horretatik uste dut ez direla nahastu behar wikilari batek izan dezakeen ideologia jakin bat (ezaguna) eta wikipedian egiten duen lana, wikipediaren gidalerroetako bat ikuspuntu neutrala erabiltzea baita.

    Hau esanda, jakina artikulu batzuetan aurkituko duzula ideologia jakin batetik gertu dagoen ildoren bat, baina esango nuke artikulu jakin gutxi batzuk direla, inolaz ere Wikipediako artikuluen gehiengoa. Medikuntza ikasleek gaixotasunei buruz idaztean, biologia ikasleek espezieei edo zelulen atalei buruz idaztean… Hor ezingo duzu aurkitu ideologiarik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude