Mendillorri Apps-ek Euskalgeo jolas berria atera du

Mendillorri Apps-ek Euskalgeo jolas berria atera du –

Iruñeako IES Mendillorri BHIko teknologia klaseko ikasle talde batek Nafarroako geografia gehiago ezagutzeko Navargeo aplikazioa sortu du 2019/2020ko ikasturte honetan. Hogeita bost aplikaziotik gora eskegita dituen Mendillorri Apps-ko azkenetarikoa izan den Navargeok izan duen arrakasta ikusita, teknologia klaseko irakaslea den Mikelek, ikasleen proiektuaren oinarriak profitatuz, jolasaren eremu geografikoa Euskal Herri guztira zabaldu zuen, Euskalgeo aplikazioa sortuz.

Mendillori Apps-ek Euskalgeo jolas berria

Bi aplikazio hauen funtsa gure geografiarekin jolastea da, eta horretarako, aplikazioa deskargatzerakoan irakurri daitezken jokatzeko hiru modu daude: mapa batean agertzen diren puntuak udalerriekin lotu, mapan bertan kokatzen jakin edo alderantziz, udalerri eta tokiak eman eta mapan kokatu.

Nahiko arrakastatsua izan den jolasa dela baieztatu zigun Mikelek, izan ere, Navargeok ia seirehun deskarga eta jokatutako mila partidatik gora jokatuta dituen bitartean, Euskalgeok kalean daraman hamar egunetan, berrehun eta berrogeita hamar  deskarga eta bostehun partidatik gora jokatuta izan dira, hurrenez hurren. Guk probatu dugu eta oso entretenigarria da!

Mendillorri Apps-ek Euskalgeo jolas berria atera du