MEDUSAPP – Udara honetan oso erabilgarria

MEDUSAPP – Udara honetan oso erabilgarria  –

*Artikulua Info7 irratiko edukia da eta ZUZEU plataformarako izan da birmoldatua.

Penintsulan aurten marmoka ugari omen daude, horregatik gaurkoan aplikazio praktiko bat dakarkizuet. ‘Medusapp’ izena duen aplikazioak, medusak non ikusi diren eta zenbat petsona ziztatu dituzten jakinaraziko digu, animalia hauek ikusi diren guneetan bainatzea ekidin dezakegularik.

Gainera, marmoka mota ezberdinen gida ere izango dugu aplikazioaren barnean, animalia espezie bakoitza nolakoa den eta zein arrisku sor ditzakeen azalduta.

Interesgarriena marmoka baten ziztada jasanez gero, egin beharrekoaren inguruko informazioa da. Askotan horrelakoak gertatzen zaizkigunean ez dakigulako oso ondo zein den ondoren eman beharreko pausuak. Beraz, badakizue Medusapp aplikazioa erabilita ziztada mingarri horien sendatze prozesua zein den ere ikasi ahal izango dugu.

Artikulu osoa irakurri eta entzuteko: info7.naiz.eus 

MEDUSAPP – Udara honetan oso erabilgarria