Matthiasek Facebooka ezabatuko du larunbatean

Matthiasek Facebooka ezabatuko du larunbatean

Matthiasek Facebooka ezabatuko du larunbatean
Ez. ez da broma bat. Matthias musikari eta zinemagile kaliforniarrak hordago bat bota dio munduari. Facebookeko kontua ezabatuko duela iragarri eta jendeari berbera egiteko eskatu dio. Larunbatean, 21:00etan (Kalifornian 12:00etan) izango da ezabaketa. Iragartzearekin batera, bere Youtubeko katean honako bideoa publikatu du  erabakia hartzera bultzatu duten arrazoiak azalduz. Segiko diozu? Zuk ere ezabatuko duzu zure Facebooka?

Facebook zabatuko duzu?



Matthiasek bolo bolo dabilen gai bat dakar plazara. Pribatutasuna eta oinarrizko eskubideen urraketa. “Bah… ni espiatu? Ez dute interesezko deus aterako”. Ez da hori kontua. Espiatzen uztea bera da gakoa. Nigandik ezer aterako ez badute ere, ez dute nire pribatutasuna urratzeko eskubiderik. Demonio!

NSAren espioitza (The Guardian)
NSAren espiotza praktiken inguruan The Guardian egunkarian irakurri dezakezu azken hamarkadetako kazetaritza lan onenetarikoan.

 

Facebook ezabatzeko deialdia:
Larunbatean, ekainak 7 dituela,  21:00etan.

Matthiasek Facebooka ezabatuko du larunbatean

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.