Matematikari buruzko 10 bitxikeria

Matematikari buruzko 10 bitxikeri

Matematikari buruzko 10 bitxikeriDerrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik Batxilergora jauzi egitean gauza asko aldatu ohi dira: ordutegiak, ikaskideak, eta nola ez, ikasgaiak. Humanitate Batxilergoa egin nuen, eta horrek, gustuko nituen hainbat ikasgai eskaintzeaz aparte, gorroto nuen bat kendu zidan paretik: matematikak.

Historia, aldiz, beti izan dut gustuko; eta Matematikaren Historia? Ez dakit, erabaki bat hartu beharrean nago horren inguruan. Baina bitxikeriak bai, hori ziur, eta hemen dauzkazue “Mundoprimaria” atarian topatutako batzuk.

  1. XVI. mendera arte biderketak unibertsitateetan erakusten ziren soilik.
  2. Robert Recordek asmatu zuen, duela 400, berdintasuna adierazteko ikur matematikoa, bi lerroena (=); bere ustez, “ez daude haien artean antzekotasun handiagoa duten bi gauza bi marra zuzen baino”.
  3. Minutuak eta orduak neurtu eta banatzeko sistema sexagesimala Babilonia zaharrean garatu zen.
  4. Zenbaki negatiboen erabilera Indian hasi zen VII. mendean, zorrak adierazteko.
  5. Zenbaki negatiboen erabilera XIII. mendean onartu zen Afrikan, Europan eta Asian.
  6. Lehen eta bigarren mailako ekuazioak ebazteko arauak III. mendekoak dira.
  7. Nola kalkulatuko zenuke pizza baten bolumena? PI x (Z x Z) x A
  8. Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian idatzi zuen Lewis Carrollek. Idazle eta argazkilaria izateaz gain, matematikaria ere bazen. 1857an matematiketako irakasle postu bat lortu zuen, eta 26 urtez jardun zen horretan. 1861ean diakono ordenatu zuten.
  9. 358 urtetan zehar milaka eta milaka matematekari saiatu ziren Fermaten Teoremari aterabide bat ematen. Pierre Fermat legelari eta matematikari frantziarrak bere liburu bateko bazter batean amaitu gabe utzi zuen notatxo batetik abiatu zen guztia.
  10. Pi eguna existitzen da, Pi adierazpide matematikoaren (3,1415926) omenezko eguna. Datak adierazteko modu euskaldun zein anglosaxoiean oinarrituta (hilabetea/eguna) jaia martxoaren 14ean ospatzen da, 1:59etan.

 Matematikari buruzko 10 bitxikeri

Matematikari buruzko 10 bitxikeri