Mastodon.eus jaio da!

Mastodon.eus jaio da! –

Mastodon.eus Mastodon sare sozialeko instantzia bat da, mundura euskaraz salto egiteko.

Mastodon.eus jaio da!Zenbait erakunde (PuntuEUS Fundazioa eta Azkue Fundazioa), empresa (Dinahosting, iametza), kooperatiba (Talaios), norbanako (Laborategia2.0) eta aktibisten (Librezale) elkarlanetik jaio da. Denboran irauteko helburuarekin abiatu da eta euskarazko komunitatearen inguruan dauden eta sor daitezkeen bestelako instantziekin elkartzeko borondatearekin. Beronen inguruan eragile biltzea ere bada asmoa.

Mastodon indarra hartzen ari den sare soziala da eta 2 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu. Mastodonek sare sozial ezagunenekin alderatuta abantaila nabarmenak ditu erabiltzaileentzat; are gehiago hizkuntza komunitate txikientzat. Mastodon software librea denez, sare deszentralizatua da; horregatik, datuen kudeaketa, pribatutasuna, erabilera-arauak eta hizkuntza komunitatea bakoitzaren esku daude. Datuak ustiatzen ez direnez, ez dago publizitaterik.

Erabiltzaile bakoitzak izena zein instantziatan eman aukeratu dezake, mastodon.eus horietako bat da eta bi berezitasun ditu: euskarazko instantzia da eta Interneteko euskal komunitateak sortu du komunitatearentzat.

Sare sozial zentralizatuetan (Twitter, Facebook…) hizkuntza enpresa horien erabakien araberakoa da eta atzerapausuak nabarmenak dira: Twitterren interfaze berritik euskara kendu dute eta Googlek iragarkiak euskaraz jartzea debekatu du.  Izan ere, zerbitzu hauetan instantzia bakarra egoten da. Mastodonen kasuan aldiz, elkarren artean federatutako hainbat instantzian daude.

Elkarren artean konektatutako milaka instantzia daude Mastodonen. Batzuk erabilera orokorrekoak dira, beste batzuk, ordea, hizkuntz komunitate baten inguruan sortuak. Badira gai edo afizio jakin baten inguruan sortutakoak ere.

Mastodon.eus euskaldunak batu eta munduarekin harremanetan jarri nahi dituen sare sozial librea da.

Ongi etorri mastodon.eusera!

Informazio gehiago: https://mastodon.eus/about

https://kaixo.mastodon.eus/ohiko-galderak.html

Nola hasi: Kontua sortu, pertsonalizatu eta lehen toot-a bidali

https://kaixo.mastodon.eus/nola-hasi.html

Mastodon.eus jaio da!