Lokala eta globala uztartuz, Internet

Aiaraldea.com ezagutuz hasi dugu programa. Araba eta Bizkaiko mugen artean, eta Gorbearen magaletan dagoen eskualdea da Aiaraldea. Komunikazio leihoa ireki dute, eta informazio lokala lantzen dute euskaraz, euskarri ezberdinetan. 

MzUzNg==

RSSak azaltzen

Informazio jarioa antolatzeko RSS teknologia baliatzen da gaur egun. Informazioa euskarri eta gune ezberdinetan hedatu daiteke (twitter, facebook, webguneak) modu automatikoan. Baita inprimatzeko prestatu ere.

Kultura Internazionalizatzen Lokaletik globalera egiten du gure kulturak ere. Kantuek, dantzek, musikak… eta bideo ezberdinak batu ditugu agurrerako baliatzen dugun #bideoGo_mendio berezi honetan.
Txinan, Estatu Batuetan edo Katalunian oihartzun berezia dute gure kantu, dantza eta doinuek.

Irudia | RSS | albisteak 2.0 | Creative Commons By SA

2 pentsamendu “Lokala eta globala uztartuz, Internet”-ri buruz

  • Asko gustatu zait programa. Tonua, jarrera eta amaierako bideoa.

  • Eskertzen da mezua Edorta. Eskertzen dira telebista irakasle baten berbak… zelan ez.
    Zoritxarrez, orain ere euskaraz, ikusentzunezko gutxiegi ez ote dagoen sarean.
    Telebista, ekoiztetxeak, unibertsitatea(k)… baina sorkuntzari zorkuntza esaten zaio gurean.