Loditu egin da Google

Jakingo duzuenez, Alphabet izango da aurrerantzean Google talde guztiak batzen dituen enpresatzarrak hartuko duen izena. Ez da hau baina azkenaldian bilatzaile erabilienak aurkeztu digun aldaketa bakarra.

Logoa eta honen tipografia aldatu berri du sareko bilatzailerik ezagunenak, Google-ek; orain dela hamazazpi urte sortu zenetik seigarrenez. Erabiltzailea aspertzeko beldurrez?

“Zer da Google?” itauntzen du ahots batek bideo hasieran, eta erraldoi teknologikoak izan duen bilakaera agertzen du gero (Google Traslator, Gmail, Google Maps…), gaur egunera arte. Ikusiko zenutenez, ahotsari kasu egiten dion morroi batean bihurtzeko bidean da Google.
.

Tipografia berria

Bilatzaileak jada erantzi ditu serif-ak edo graziak (hizkiek ertzetan daramatzaten apaingarriak) eta O hizkiak ez daude okertuta; E hizkia bai ordea. Enpresa teknologikoaren ikur zen g letra zehea G letra larria bihurtzen da orain -dinamikoa da animazioa du-eta-, logotipoaren lau koloreak bere baitan dituenak. Product Sans deituriko tipografia bat darabilte orain (enpresak propio sortua), potolo samarra -Alphabet-en logoarena-; soiltasuna du ikur.
3050613-inline-i-6-googles-new-logo-copyZergatik egin du Google-k ahalik eta tipografia soilenaren alde? Egun euskarri ezberdinetatik jotzen dugulako bertara, izan telebista erraldoi, ordenagailu, tablet, smartphone edo, gero eta gehiago, ordulari txiki. Azken hauetako pantaila txikerretan, koloreak kolore, ondo ikusi eta ezagutzeko modukoa da bilatzailearen tipografia berria; irakurterraza da 50 zein 2,5 hatzbeteko pantailetan.
Seguruenera sareko nabigazioan gehien erabili eta ikusiko dugun ikurra izango da.
 .
FastCo Design atarian egin dute logotipo eta tipografia berriaren azterketa bat. 
.

Google Traslate, “La Bamba” kantari

Uda honetan beste berrikuntza batzuk ere eman ditu ezagutzera Google-k. Eta kuriosoa egin zaigu hauetako bat aurkezteko modua.

Google Traslate ezagunak -Zuzeun izan dira berau erabilita euskaraz emandako emaitza irrigarri batzuk- APP bat garatu du, telefonoko kamera testu batera zuzendu eta hizkuntzaz aldatzen duena; hau da, pantailan itzulita agertuko zaizu jada.

Bideoan, itzultzailearen garatzaileek… “La Bamba” kantuarekin egin dute froga!

Ritchie Valens-ek ezagun egin bazuen ere, mexikar kantu herrikoi anonimo batean du jatorria “La bamba”-k.

Loditu egin da Google

 

Google, Internet, logotipoa, Teknologia, tipografiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude