Lehen errugabe bazinen, orain errudun zara

MjU0MA==

Bi euro kobratuko dizu Orangek zure ordenadoretik inork ez dezan behar ez den produkturik jaitsi. PCimpact deitu diote logiciel edo software berriari eta zerbitzuari, ostera, Contrôle du téléchargement.

Izan ere, Hadopi legeak argi dio ustezko errugabe izatetik, ustezko delitugile izatera pasatu dela ordenadore konektatua duen herritar oro. Alegia, ezin dezakezula esan zure ume batek egin duela delitua, zuk ez dakizula ezer, besteren bat izango zela P2P bideak erabili dituena…

Horrek jada ez du balio. Zure ordenagailutik egin bada deskarga, zeu zara erruduna, zeuk merezi duzu zigorra. Zer uste zenuen ba?

Alabaina, harrigarria egiten da. Egin dezagun paralelismo apur bat zure autoarekin edo zure guardasolarekin esaterako. Lagun bati utzi eta hark zure autoarekin edo guardasolarekin baten bat zauritzen badu, zu ez zara erruduna. Zergatik ordenadorearekin bai? Zer ote du ordenadoreak apartekorik besteak ez bezala tratatua izan dadin?

Hala ere ematen du Orangeren eskaintzak oraindik ez dituela denak berarekin, izan ere Hadopi legeak onartu eta bermatu  behar du softwarea eta oraindik ez da gai halakotarako.

Baina kasu, Eric Walter, Hadopiren idazkari orokorrak, hil honen amaierarako prest egongo direla esan du eta.

Irudia | Orange | zz | Creative Commons By SA

Airetik bizi naiz. Ia.