KULTURiZE, etorkizuneko kultur agenda ote ?

Internet eta webguneen garapenarekin ez dira ez kultur agendak falta. Baina informazio gehiegi horren baitan galtzeko arriskua ere handia izaten da. Hori dela eta, interesgarria iruditu zait Akting Donostiako enpresa batek prestatu duen KULTURiZE aplikazioa Android telefono mugikorretarako.

Hainbat agendetatik elikatzen da eta ondotik ekitaldiak sailkatu egiten ditu : kontzertuak, antzerkia, bertsolaritza eta dantza, besteak beste. Herriaren arabera ere bilaketa egiteko aukera ematen du, baita nahi izanez gero egunaren arabera ere. Gaur egun lau informazio iturri ditu : Musikazuzenean.com, Eke.org, Kulturklik eta BarraBarra, baina litekeena da iturri hauek garatzen joatea. Norberak antolatu duen ekitaldia gehitzeko aukera ere ematen du.

Ekitaldiaren oinarrizko informazioa emateaz gain, kokapen zehatza erakusten du mapa batean. Kasu batzuetan, berriz, ekitaldien sarrerak aplikaziotik beretik erosteko aukera badago. Aplikazioa dohakoa da. Hala hemen aplikazioari buruzko tutorial bat gazteleraz, baina aplikazioa berez, bi hizkuntzatan dago, euskaraz eta gazteleraz.

[vsw id=”Gfg3rTXBcXQ” source=”youtube” width=”425″ height=”344″ autoplay=”no”]

GAUZA AGERIA