Kazetaritza: zein ote da eredua?

Azken egunetakoaren bidetik jarraitzen dugu. Martxoaren 30ean grabatu genuen mahai-inguruaren beste atal bat eskaintzen dizugu gaurkoan. Mahai biribila eta erdian 360 gradutan grabatzen duen kamera bat, begi erraldoi. Gaia bideratzen Pilar Kaltzada kazetaria. Eta hizlariak, aldiz,  Gorka Julio blogaria, Xabier Letona Argia aldizkariko zuzendaria, Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendaria eta Nerea Azurmendi, Vocento taldeko kazetaria.

Martxelo Otamendik hamar urte gogoetan daramatzala dio. Eredurik gabeko unea baita honakoa Berriako zuzendariaren aburuz. Ez dute zer kopiatu, zer imitatu.

Eta Nerea Azurmendik dio, gogoetan baldin badaramatza urte horiak, kantuak dioen bezala, penetan daramatzala.

Mahai-kide batzuk, Otamendi baino optimistagoak dira.

Hona hemen bakoitzaren kezkak:

HTML Kodea

Aurretik, Digitalak ekoiztetxean 360º grabatutako mahai inguru honen beste hiru saio eskaini ditugu. Haria galdu nahi ez baduzu hemen ikus ditzakezu:

1.- Zertan da kazetaritza gaur?

2.- Kazetaritzaren bide berriak.

3.- Zer egin dezakete komunikabideek?

Bihar izango da bostgarren eta azken zatia.

MjAxNQ==

Irudia | Eredurik gabeko errealitatea | zz | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Kazetaritza: zein ote da eredua?”-ri buruz