Julia Roberts bihotzean (eta azalean)

NDY5NQ==

Miljenko Parserisas Bukovic deitzen da eta kiosko baten jabe da Valparaison. Tatuaiak egin dizkiona, ostera, Leo Alarcón deitzen ei da, eta maiteminduta zegoela entzun zionean, tratua egin zuten Julia Robertsen tatuaiak egiteko.

Egunkari saltzailea ospetsu egin da bere gorputza argazkietan erakusten hasi denetik, eta Estatu batuetara joan eta Roberts ezagutzearekin egiten du amets.

Guztira milioi bat pesotik gora (1510 euro) gastatu du tatuaietan, baina hartuko ote dio hori kontutan bere maiteak?

Ez dirudi arreta handiegia eskainiko dionik Lavazza kafearentzat 45 segundotako iragarki bat egiteagatik milioi t’erdi kobratu duen Venusek. (Hitzik ere egin gabe)

 

HTML Kodea

eroak, roberts

Airetik bizi naiz. Ia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude