Jaio da crowdfunding.eus!

Jaio da crowdfunding.eus! –

Jaio da crowdfunding.eus!Sortzaile eta mezenas maiteok, jakinarazten dizuet crowdfunding.eus jaio berri dela! Pertsona taldeek finantziatzeko proiektuak gero eta gehiago zabaltzen ari dira mundu osoan. Beste modu batera martxan jarri ezin zitezkeen proiektuak gauzagarri dira orain, askatasun maila berri bat ekarriz sortzaile txikiei eta  interesgarri egiten zaizkien laguntzaileei. Internetaren garaian ezin zen kontrakorik espero.

Horrexegatik sortu berri da proiektua. Bankuek edo instituzioek finantziatzen ez dituzten proiektu txikientzako, irabazirik ematen ez duten ekimenentzako, dohainik egiten duzun zerbaiten kostuak ordaintzeko… Eta noski proiektuak interesgarriak egiten zaizkien mezenasentzako.

 

Zergatik crowdfunding.eus?

Euskal crowdfunding plataforma bakarra da.

• Ez du finantzazioaren komisiorik hartzen ezta iragarkirik agertzen. Guztiz doakoa da eta izango da.

• Stripe bidez funtzionatzen du. Laguntzailearen dirua zuzenean doa proiektuaren jabearengana.

• Proiektuaren kanpaina hainbat modutara antolatzen uzten du: epe muga baten arabera, diru kopuru baten arabera, inolako mugarik gabekoa…

• Proiektu kanpainak zuzenean bidali daitezke, momentuan bertan martxan jarriz.

 

Gerora alderantzizko proiektu eredua egiteko aukera ere jarriko dugu, hau da, proiektu interesgarri bat bururatu baina hau gauzatzeko baliabiderik ez duenak proposatu ahal izango du sari bat eskainiz.

Proiektuak zuzenean igo daitezkeen arren, interesatua bazaude jarri kontaktuak gurekin lehenago. Eta kudeaketan parte hartu nahi baduzu bidali mezu bat helbide honetara: admin@crowdfunding.eus

Jaio da crowdfunding.eus!