Irudimena hiru dimentsiotan

Irudimena hiru dimentsiotan

Irudimena hiru dimentsiotanBereziki onak iruditzen zaizkidan iragarki grafiko batzuk aurkitu nituen atzo. Geltokietan edota aldizkarietan agertzen den publizitatea txukuna izan dadin irudimen lan handi bat egin behar da. Baita sarean zein telebistan zabaltzen direnekin ere, baina ikus-entzunezkoek hainbat tresna eskaintzen dituzte: musika, istorio motz bat kontatzeko aukera, mugimendua…

Dena den, iragarki guztiek dauzkate oinarri komunak. Duela urte batzuk, hamarkadak beharbada, produktu bat saldu nahi zigutenean produktu hori ze ona zen esaten ziguten: kotxe honek hau eta bestea dauzka, xaboi hau besteak baina hobea da garbiketarako, arropa hau oso eraginkorra da hotza saihesteko… Egun, hainbat enpresek apustu hori egiten jarraitzen dute, baina moldea eta mezua asko aldatu dira. Orain zoriontasuna eta bizitza hobea saltzen dira: “kotxe honekin gehiago baloratuko zaituzte eta zurekiko desio sexuala piztuko duzu kaleetan zehar”, edota “xaboi honekin lehenago bukatuko duzu garbiketa egiten eta horrela denbora gehiago pasa ahalko duzu familiarekin” (ergo, ez baduzu xaboi hau erosten bere familiarekin denbora gehiago pasa nahi ez duen nazkagarri bat zara).

Tamaina esanguratsu bat daukaten herri edo hirietan kaleak iragarkiz beteta daude, eta hainbeste izanda zaila da batengan arreta jartzea. Horregatik azpimarratu nahi nuke hemen jarri ditudan iragarkien egileek daukaten meritua. Umorea edo ikusgarritasuna lortuta emaitza original eta bakarra lortzen dute. Irribarre bat sortzeko gai den publizitatea da; hortik ikasi, eta irribarre eta zirrara gehiago sortzen dituen propaganda egiten asmatu behar dugu gure herri eta auzoetan. Irudimena hiru dimentsiotan.

Horrelako iragarki gehiago ikusi nahi badituzu, jo www.creativeguerrilamarketing.com helbidera.

Irudimena hiru dimentsiotan

Irudimena hiru dimentsiotan

dimentsioak, Ganbelai, irudimena, marketing, Pakito

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude