Internetek 1oo erabiltzaile balitu

MjIyMg==

Une batez Interneteko erabiltzaileak 1.700 milioi pertsona direla ahaztuz eta 100 pertsonako komunitate txikia dela irudikatuz, sareko erabiltzaileen inguruko datu argigarriak ezagutu ditzakegu.

100 internauta soilik baleude munduan, horietatik 53 gizonezkoak lirateke eta 47 aldiz, emakumezkoak. 42 Asian biziko lirateke, Amerikan 25, Europan 24, 4 Afrikan eta beste 1 Ozeanian. Beste lau erabiltzaileak munduan zehar barreiaturik leudeke.

100etik 2k soilik egingo lukete klik banner edo bestelako iragarki mota batean.

Bilaketak egiteko 86k, Google-ra joko lukete, 5ek ordea, Yahoo-ra, eta 3k Baidoo-ra. Beste hainbestek Bing erabiliko lukete. Gainontzekoek ASK-a AOL-a edota bestelako tresnak erabiltzea nahiago lukete.

60 pertsonak hautatuko lukete Internet Explorer nabigatzaile gisa. 25ek Firefox, 7k Google Chrome, 5ek Safari eta 3k Opera.

Internet bidez idazterako garaian (blogetan, e-mailetan…) 5 bakarrik saiatuko dira ortografia eta arau gramatikoak errespetatzen. 95ek aldiz, gaizki idatziko lukete; gramatika eta ortografia akatsekin.

91 pertsonek Windows sistema operatiboa luke eta 5ek soilik, MAC OS.

35ek bakarrik edukiko luke biruskontrakoa eguneratua.

45ek sarea pornografia ikusteko erabiliko luke eta horietatik 41ek, ikusi ahala, historiala ezabatuko luke. Guzti horietatik, ordea, 3k soilik aitortuko lukete publikoki interneten pornoa ikus ohi dutela.

100 pertsona horietatik 62rentzat sare sozialak oinarrizkoak lirateke. Hain oinarrizkoak, ezen 36k denbora gehiago pasako lukete sarean lagunekin baino.

Internetek ordea, ez ditu 100 erabiltzaile soilik, 1.700 milioi baizik. Beraz, hasi biderkatzen…

Irudia | Sarea | zz | Creative Commons By SA
100, Internet, Mundua, sarea

Zer duzu buruan “Internetek 1oo erabiltzaile balitu”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude