Interneteguna ospatzeko proposamenak jasotzeko deialdi irekia

interneteguna ospatzeko proposamenak jasotzeko deialdi irekia

#interneteguna

2016ko maiatzaren 17an, Interneten Nazioarteko Egunean, ospatu zen I. Euskarazko Interneten Eguna Iruñeko Katakraken.

PuntuEUS FundazioakTopaguneak eta Euskalerria Irratiak antolatuta, euskararen, kulturaren eta interneten alorreko ordezkari ugari elkartu ziren.

interneteguna ospatzeko proposamenak jasotzeko deialdi irekiaEuskarazko Interneten lehen edizioaren helburua arloaren errepasoa egin, berrikuntzak aurkeztu, etorkizunaren soslaia egin eta euskarazko interneten alde topa egitea izan zen.

Horrela, egun honi jarraipena eman eta urtero ospatzea da asmoa. Horretarako, kokapen eta kolaborazio proposamenak jasotzeko deialdia ireki du PuntuEUS Fundazioak. #interneteguna 2017ko maiatzaren 17an ospatuko da.

Proposamenak komunikazioa@domeinuak.eus helbidera bidali behar dira, azaroaren 30a baino lehen.

PuntuEUSek eskaera guztiak aztertuko ditu, eta abenduaren 30a aurretik emango die erabakiaren berri eskatzaile guztiei.

Jasotako proposamenak baloratzeko kontuan izango diren irizpideak hauek dira.

  1. Kokapena: Herria eta espazioaren egokitasuna, interesa eta irisgarritasuna.
  2. Proposamena: ekitaldi proposamenaren egokitasuna, originaltasuna eta erakargarritasuna
  3. Azpiegitura: Ekitaldia ospatzeko beharrezkoak diren baliabide teknikoen egokitasuna
  4. Tokiko jendartearen parte-hartzea: tokiko herritarrak erakartzeko eta parte-hartzeko gaitasuna
  5. Erakargarritasuna: proposamenaren koherentzia PuntuEUS komunitatearekin, erakargarritasuna eta bereizteko gaitasuna
  6. Kolaborazio aukerak: tokiko taldeekin kolaborazioa
  7. Aurrekontua: PuntuEUSek aurre egin beharreko gastuen zerrenda
  8. Ekarpena: Erakunde kolaboratzaileak antolaketan, espaziotan, baliabidetan edo edukitan egingo dezakeen ekarpena

Anfitrioiaren betebeharra

Antolamenduan eta zabalkundean parte hartzea; eta, tokiko harremanak eta gestioak bideratzea.

Anfitrioiaren onura

Mundu Digitalean euskara sustatzeko lan aktiboa egin, euskarazko Interneten ospakizun nagusia hartu eta honen komunitatea eta tokiko komunitatea elkartzeko aukera. Euskal Herri osoko jendea bildu eta tokiko jarduna ezagutarazteko aukera emango du ekitaldiak eta honen inguruko komunikazioak. Harrera-taldea antolatzaile bezala agertuko da.

PuntuEUSen betebeharra 

Ekitaldiaren diseinua, antolamendua, aurrekontua eta zabalkundearen ardura.

Informazio gehiago

PuntuEUS Fundazioa

Lorea Arakistain Aizpiri  komunikazioa@domeinuak.eus  Tel.: +34 943 085 051

Interneten 25 urte hauetan euskarak egin duen ibilbideari errepaso eginez abiatu zen 2016ko maiatzaren 17an, Interneten Nazioarteko Eguna, I. Euskarazko Interneten Egunaren ospakizuna eta ‘Gailurra beti dago gorago’ ikus-entzunezko animazioa aurkeztu zen.

interneteguna ospatzeko proposamenak jasotzeko deialdi irekia interneteguna ospatzeko proposamenak jasotzeko deialdi irekia  interneteguna ospatzeko proposamenak jasotzeko deialdi irekia
Internet, PuntuEus
puntuEUS

".eus" domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude