Internetaren kalitatezko kontsumoaren garrantzia

Internetaren kalitatezko kontsumoaren garrantzia –

Xabier Arrietak www.sarean.eus atarian.

Azken hileetan, pandemiaren ondotik eman den Interneten erabileraren datuak ateratzen ari dira. Similarweb eta Apptopiak argi adierazten dute aurkeztu berri duten txostenean Estatu Batuetan Interneten erabileran eman den aldaketa. Itxialdiak gizartearen ohiturak aldatu ditu, gero eta gehiago erabiltzen da Internet jolasteko, lanerako edo harremanetarako. Estatu Batuetako gaztetxoak, 8 eta 12 urte artekoak 4 ordu eta 44 minutu pasatzen zuten egunero pantailaren aurrean pandemiaren aurretik, nerabeek oraindik gehiago 7 ordu eta 22 minutu. Pandemian aldiz erabilera edo pantaila aurrean eman duten denbora %50ean igo egin da. Neurri handi baten giza harremanetarako dugun joera da hazkunde honen errudun, beraz pantaila aurrean ematen diren orduetara, kantitateari begiratu beharren kalitateari begiratu beharko genioke, gaztearen garapenerako garrantzitsuago da zer ikusten duten erabiltzen duten ordu kopurua baino. Kalitatezko edukiek hiru ezaugarri dituzte; adinarekin bat etortzea,  bigarrena heziketarako baliagarriak izatea, hau da irudimena lantzea, pentsatu arazteak, azken batean kritikotasuna lantzea, eta hirugarrena interaktiboak izatea makina-gizaki artean hizketaldia sustatzea.

Gurean ere Interneten erabilera gora igo da pandemia garaian,  adibide gisa ITZULI itzultzailea automatiko neuronalak bikoiztu egin du bere erabilera konfinamendua hasi zen egunean, ez bakarrik gaztetxo eta nerabeen artean baita beraien gurasoen artean. Hemen duzue erabileraren irudia:

 

Internetaren kalitatezko kontsumoaren garrantzia

Argi ikusten da konfinamendu garaian baliagarri izan dela guraso eta seme-alabeen artean ikasketa prozesuan itzultzaile automatikoaren erabilera. Uda garaian erabilera nabarmen behera egin badu ikas urte berria hasi eta segituan erabilerak gora egiten jarraitzen du.

Lehen aipatzen genuen kantitatea baino hobe dela kalitatea, ba hemen duzue itzultzailearen adibide bat, egizu froga eta galde iezaiozu itzultzaileari “Coja numero en la caseta prefabricada” ea emaitza zein den.

Internetaren kalitatezko kontsumoaren garrantzia

Internetaren kalitatezko kontsumoaren garrantzia

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude