Inteligentzia artifiziala, benetan artifiziala al da?

Inteligentzia artifiziala, benetan artifiziala al da? –

Azken urteetan azaltzen hari diren berrikuntzek izugarrizko aurrerapenez hornitu dute gure bizitza: kotxe autonomoak, 3D imprimagailuak, giza itxuradun eta nortasunadun robotak, mintzamena antzematen eta honi erantzuteko gai diren sistema eta gailuak… baina zein da honen guztiaren atzean dagoena? Inteligentzia artifiziala hain zuzen.

Inteligentzia artifiziala, benetan artifiziala al da?

Berau definitzea erraza dirudi: gizaki edo animalia baten garunetik atera ez den adimena. Halere, adimen hau norbaitek eratu egin behar izan du, gizakiak eratu eta robotei eman dien adimena dela esan genezake. Gizakion adimena, urteetan zehar ikasten joan garen, gertakizunen eta esperientzien oroitzapenanen ondorioa da, baina, nola eratu daiteke adimena robot bati eman? Era sinple batez esanda, algoritmo bat eratu (robotak hartuko dituen erabakiak jarraitzeko bidea) eta berau, aurretik dugun datuak robotean erabiliz, honi egoera ezberdinetan nola erantzun irakasten dugu. Modu hontan, 2 fase ikusten ditugu: 1, algoritmoa eratzea, eta 2, hau entrenatzea. Bigarren fase honetan, gurasoak guri gaztetan bezala, robotari datu batzuk ematen zaizkio eta hauekin ikasi egiten du. Arazoa hemen dator: ematen dizkiogun datuen arabera, zerbait edo beste zerbait ikasiko du.

Orain dela pare bat urte Bolukbasi T. zientzilariak roboten heziketaren arazoaren berri eman zuen mundu guztian egindako esperimentu sinple batekin. Eratutako (eta jada dataz entrenaturiko robot, hau da, inteligentzia artifizialez hornituko robot bati) hainbat galdera egin zizkion:

– Gizon bat erregea bada, emakumea X izango da

– Erregina, erantzun robotak.

Beste batean:

-Paris bada Frantzian, Japonen X izango da

-Tokio, erantzun robotak.

Akenik, hurrengo galderara iristean:

-Gizona informatikoa bada, emakumea X izango da.

-Etxekoandrea, erantzun robotak.

Esperimentu honekin argi ikusi zen Inteligentzia Artifizialaren arazoa zein zen. Artifiziala baino, beste gizaki baten gisako hezkuntza jasotzen du, datuz eta informazioz bete eta horrekin garatzen duen esperientziaz lortzen du adimena. Ematen dugun informazioa da ikasiko duena, eta horregatik kontuan hartzeko puntu bat da ditugun datuen erabilera. Alde batetik ditugun eta eratzen ditugun datuak aztertu ditzakegu, eta robotari bidaltzen dizkiogun datuak espezifikoki aukeratu, baina kasu hontan errealitatea aldatuko genukee ere, robotari joera batzuk hartzera behartzen. Bestetik, ditugun datuak alda ditzazkegu, gizarte inklusibo bat eraikiz eta honen datuak eskainiz robotari, baina izango al litzateke hori errealitatearen islada? Bestalde, robotek beren kabuz inteligentzia sortzeko sistema alternatibo bat eratzeko gai izango al gara Chappie pelikulan gertatzen den bezala? Zer egin genezake robot sexistarik, xenofoborik edo fanatikorik eratu ez dezagun?

Inteligentzia artifiziala, benetan artifiziala al da?
inteligentzia artifiziala

4 pentsamendu “Inteligentzia artifiziala, benetan artifiziala al da?”-ri buruz

  • euskaldun bat 2018-04-18 21:46

    “Adimen artifiziala” deiturikoa ez da adimena. Iruzurra da horrela deitzea eta ez diot soilik nik, gaiari buruz apur bat dakien edonork esango dizu. Bizi dugun garai honen ezaugarri nagusietako bat zarata da, zarata alde guztietan baina mami gutxi, eta Internetek zarata guztiak anplifikatzen ditu. Adimen artifiziala bezala saltzen ari zaizkigun gauza guztiak aurreko mendearen 60. hamarkadan eta lehenago finkatuta zeuden teoria mailan eta gaur egun egin da posible teoria hori praktkan jartzea bi arrazoiengatik: Internetek ahalbidetu du datu multzo handiak izatea eta datu kopuru itzel horiek prozesatzeko teknologia ere badaukagu. “Adimen artifiziala” deiturikoa algoritmo matematikoak dira eta horregatik azpimarratu nahi nuke matematikek duten garrantzia, jendeak ezjakintasunez hainbeste arbuiatzen duen matematikaren garrantzia. Emaitza kusgarriak lortzen dituzte eta sensazionalismo apur bat gehituz “adimen artifiziala” deitu diote, jende guztia engainatuz, besterik ez. Enpresa erraldoi horiek (Facebook…) nola dabiltzan ikusteak nazka ematen du. Bestalde, “adimen artifizialeko” sistema hauei ondo erakutsi behar zaiela diezu. Uffa! Eta nork finkatzen du zer den ona eta zer den txarra? Oso gai arriskutsua hori! Politikoki zuzena dena erakutsi behar diogu? Ba politikoki zuzenak diren gauzen erdiekin ere ez nator bat ni. Garai batean adibidez elizaren doktrina erakutsiko zien sistema hauei. Gaur inoiz baino gehiago eskoletan pentsatzen erakutsi behar da, inoiz baino gehiago! Baina horren ordez Eskola 2.0ri eta axaleko gauzei soilik ari dira garrantzia ematen, “adimen artifizialeko” gailu hauek pentsatzearen lana egingo dutelakoan. Baina zer gertatuko da? “Adimen artifizialeko” gailu hauei enpresa handiek esango dietela nola “pentsatu” behar duten, beren interesen arabera, eta pentsatzeko talenturik ez duten erabiltzaileak gailu hauek erabiltzen hasten direnean desastrea begibistakoa da. Beraz, adimen artifizial gutxiago eta adimen natural eta matematika gehiago!

  • Maite del Corte
    Maite del Corte 2018-04-19 12:16

    Bat nator matematikaren asuntoarekin. Gaur egun, matematikari behar duen garrantzi baino txikiagoa ematen diogu. Hezkuntzan, ahal duten bezain bizkor uzten dute alde batera gazkeek matematika, beren ustez errazagoak diren ikasgaiak aukeratuz (giza zientziakoak batez ere). Ez gara konturatzen gure bizitzan matematikek duten protagonismoaz, ezta ere bizi dugun iraultza digitalaren eragilea izan den arren. Argi dago, matematikei garrantzi handiagoa ematen hasi behar dugula. Bestalde, Inteligentzia artifizialaren arloan, esan bezela, 2 fase daude. Matematikek 1.fasean dute presentzia batez ere algoritmoen eraketan. Algoritmoak eratzeko tresna matematikak dira, hortaz berauek ongi menperatzea beharrezkoa da. Ondoren, 2. fasean, aldiz, matematikak alde batera uzten dira eta beste zientzia bat sartzen dugu: datuak. Datuak interneten google edo delako beste plataformetatik lortutako informazioa da, eta horren erabilerarekin algoritmoa entrenatzen hasten gara. Esan genezake, datuen prosezamentu hontan matematiken familiar bat agertzen zaigula: estadistika. Honekin, argi ikusten dugu Inteligentzia Artifiziala ia matematikez bakarrik dagoela osatua. Baina kontuz, hemen dator iruzurra: estadistikak beti alda ditzakegu, bilatzen dugunaren arabera eta baztertzen ditugun datuen arabera, erantzun bat edo beste bat euki dezakegu. Hortaz….azkenean, beti bezela, etikarekin bukatuko dugu: etikoa al da datuak aldatzea politikoki zuzena edo desio dugun emaitz bat eukitzeko?

  • euskaldun bat 2018-04-19 23:39

    Orain dela gutxi egunkari batean irakurri nuen Interneten, Europako komisario batek esana. Estekaren bila ibili naiz baina ez dut aurkitu. Dena dela, berak zioen hemendik urte batzutara matematika ikasteak ez zuela zentzurik izango. Nik hori irakurri nuenean harri eta zur gelditu nintzen. Nola zitekeen komisario batek hori esatea? Nola?! Hori esan eta ez da ezer gertatzen! Azkenaldian hedabideetan ustez hezkuntzan adituak direnen iritziak entzun eta irakurri behar izaten ditugu: denek badakite hezkuntzak nolakoa izan behar duen eta orain arteko guztia gaizki dagoela azpimarratzen bat datoz. Aurreko guztia gaizki dago eta dena goitik behera aldatu beharra dago. Irakaslea izango banintz nazka-nazka eginda egongo nintzateke horrelako guztiei entzuten. Eta entzutea bakarrik balitz! Sekulan klase bakar bat eman ez dutenak jartzen dira hezkuntza planak diseinatzen! Gero Google ere hor dago hezkuntzan muturra sartzen eta aurki bera izango da jaun eta jabe hor ere. Tresna guztiak “dohainik” jartzen dituen horrekin jende guztia euliak bezala erortzen da bere sareetan eta inor gutxi ohartzen da horretaz. Eskola 2.0, ikasle guztiek ordenagailu bat izatearena eta guzti hori, behar natural bat baino gehiago enpresa handi hauek gobernuak presionatuz sortzen ari diren behar artfizialak dira. Pentsa zeinen setatsu dabiltzan, mundu guztia jan nahirik, Afrika osoan Internet satelite bidez dohainik eta ume bakoitzarentzat ordenagailu bat jartzeko proiektuak dituztela eskuartean! Afrikako gaixotasunak ikertzen zentimorik ere ez dute gastatu nahi baina Internet dohainik jartzeko prest daude. Bitxia benetan! Oso bitxia! Eta hala ere, gure ikastetxeetako ateak zabal-zabalik jartzen dizkiegu eta galtzak galtzen ditugu. Gure hezkuntza sistemaren ardura dutenak, ordenagailuarekin eta Internetekin lehen hartuemana nagusiak zirelarik izan zutenak dira eta adin horretakoak dira gehienetan gauza hauekin nerabeak baino tontoagoak jartzen direnak, bigarren nerabezaroa bizitzen ariko balira bezala. Pasatzen ez zaien txundidura sortzen die teknologia berri hauek, zerbait kontrolatzen hasten direnean kristonak direnaren ustea jartzen zaie, handik eta hemendik entzuten dituztenak (2.0, Silicon Valley-ko garajeak, berrikuntza+G+I…) bere egiten dituzte eta lotsagarriarena egiteko beldurrik gabe moderno ustean galtzak galtzen dituzten zaharkitutako lotsagarri batzuk dira. Berrikuntza gazteentzako dute salgai. Gazteek egin beharko berrikuntza, bai! Beraien bizitzan garajerik ez dago behintzat eta!

  • Maite del Corte
    Maite del Corte 2018-04-20 13:40

    Hezkuntzaren arloan sartuz, ikastetxeak espabilatzen ari dira, eta hainbatetan robotika klaseak ematen dituzte Lehen Hezkuntzan gazteak programazioa eta robotikaren arloan txikitatik hasi daitezen ikasten. Berrikuntza honek onurak emango dizkie etorkizunean, baina hala ere, hauen oinarriak matematikak dira, eta nerabezaroan alde batera uzten badituzte, ez du askorako balio izango. Argi dago, matematikari buruz ideiarik ez duen batek garajeren bat izan arren, burua hutsa eukita ez dela urrutira iritsiko!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude