Ikergazte2019: artikuluak bidaltzeko epea zabalik dago

Ikergazte2019: artikuluak bidaltzeko epea zabalik dago –

Ikergazte2019: artikuluak bidaltzeko epea zabalik dagoIkerGazteren 3. kongresua Baionan izango da Errobiko Campusean, 2019ko maiatzaren 27tik 29ra. Ikusi aurkezpen-bideoa.

IkerGazte kongresuaren xede nagusia ikertzaile gazte euskaldunak bildu eta egiten duten lanari ikusgarritasun handiagoa ematea da. Gazte diogunean ibilbide zientifikoaz ari gara: tesia bukatzen ari diren edo azken laupabost urteotan amaitu duten horiei zuzenduta dago kongresua.

Dagoeneko kongresurako artikuluak bidaltzeko epea zabalik dago (otsailaren 22ra arte):

 

Ikertzaile gaztea izan, zein ikertzaile talde bateko kide izan, deialdia zuen inguruan zabaltzera animatu nahi zaitugu. Lehen edizioa 116 ekarpenekin osatu genuen, eta 2017koa 122rekin. Guztira 200 ikertzaile inguru bildu ginen haietako bakoitzean, animatu hurrengoan parte hartzen!

Informazio eguneratua hemen topatuko duzu: IkerGazte

Ikergazte2019: artikuluak bidaltzeko epea zabalik dago

UEU

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude