Ikasleen eskura dauden bost on-line tresna

HiztegiakGogoratzen ikasle gararaia? Hiztegi astun horiek bizkarrean eramatea, liburutegiko entziklopedietan gora eta behera ibiltzea, aditza ondo erabiltzen ikasteko taula gogaikarriak egitea, lanak idazmakinaz pasatzea zure idazkera zirriborrotsua ulergarri bihurtzeko… Gogoratzen? Ba historiara pasatzeko bidean daude.

Kalkulagailuak abakoa ordezkatu duen bezala,  internetek liburuak eta ikas metodo zaharrak baztertu ditu. Ikasleek jada ez dute denborarik ematen ikastetxe- edo herri-libutegietan informazio bila, etxean egoten dira ordenagailuaren aurrean. Talde lanak egiteko gutxitan elkartu ohi dira, chataren bidez anotolatzen baitute lana. Boligrafoak mahai gaineko poteetan ahaztuta gelditu dira, ordenagailu eramangarriaren itzaletan. Zertarako galdu denbora hiztegi astunekin, on-line hiztegiek segundo bat baino gutxiagoan bila zabiltzan hitz horren definizioa ematen badizute?

Hona hemen ikaslen eskura dauden bost on-line tresna:

Euskalbar: hiztegiak nabigatzailearen barran

Euskalbar Firefox web nabigatzailearentzako gehigarria da. Nabigatzailearen barran ilara bat gehitzen du bilaketa koadrotxo batekin. Bilatu ¬†nahi duzun hitza sartu eta bilaketa zein hiztegitan egin nahi duzun adierazi: Elhuyar, Harluxet, Euskalterm, Hiztegi Batua, 3000, Morris… Segundo eskasean izango duzu emaitza leiho berri batean.

Android eta iPhonerentzako hiztegiak

Duela gutxi Elhuyar Fundazioak telefonoetako Android eta iOS sistema eragileetarako aplikazioak kaleratu ditu zure telefonotik bertatik kontsultak egiteko. 9 eta 19 euro bitarteko prezioa dute, baina demoak doan jaitsi daitezke.

Aditzak

Aditzak.com webguneak aditz laguntzailearen joskera zuzena aurkitzen laguntzen dizu. Aditz mota, forma, denbora eta pertsona adierazi eta berehala emango dizu aditz zuzena, paperezko taula eta eskema nahasgarrietan gora eta behera ibili behar gabe. Dena dela, pixkanaka ezaugarri berriak gehitzen ari dizkiote.

Wikipedia euskaraz

Wikipedia euskaraz, entziklopedien erregina, jakintzaren maisua. Ezer gutxi berririk dago esateko sareko entziklopedia arras ezagun honi buruz. 100.000 artikulutik gora kontsulta daitezke euskaraz, eta eguntetik egunera kopurua handituz doa erabiltzaileen eta adituen ekarpenei esker. Ikasleentzako tresna baliotsua bihurtu da, baita alferrentzako eta “kopiatu-itsatsi” filosofiaren jarraitzaile sutsuentzat ere.

Euskaltzaindiaren arauak

Euskaltzaindiaren webguneak kaleratutako arauak eta gomendioak biltzen ditu: herrialde eta hiriburuen izenak nola idatzi, zenbakien idazkera, data eta ordua nola adierazi, ahoskerak eta abar. Gaika antolatuta datoz: onomastika, aditza, idazkera eta morfologia, sintaxia eta ahoskera.

Aditzak, Elhuyar, Euskaltzaindia, euskara, Internet, Tresnak, wikipedia

UDAZKEN KOLOREAK

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude