II Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresuak politikarien eta internet erabiltzaileen arteko harreman berria izango du hizpide

NTAwMg==

Bigarren kongresu honen helburu nagusia klase politikoaren eta, zehazki, gobernatzaileen eta hiritarren artean sortutako harreman mota berrian teknologia berriek duten eraginari buruz hausnartzea da. Administrazioan eta politikan lan egiten dutenei, komunikazioan jarduten duten profesionalei, informazio gizarteko profesionalei eta gizarteari zuzenduta dago.

Egitaraua hitzaldiz, mahai-inguruz eta tailerrez josita dago. Hizlarien artean, besteak beste, Ben Brandzel, Avaaz.org komunitatearen fundatzailea eta Barack Obamaren on line kanpainaren zuzendari-ohia; Bárbara Quilez, Europako Parlamentuko gaztelaniazko webgunearen arduraduna eta bertako 22 Twitter kontuen koordinatzailea; eta Edgar Rovira, inguru digitaletan espezializatutako aholkularia eta internetekin eta politikariekin lotutako hainbat ekimenetako parte hartzailea.

Interneten bizi bazara, politika eta komunikazioa interesatzen bazaizkizu eta egunotan Donostiatik gertu bazabiltza, ezin duzu II Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresura huts egin. Hemen eman dezakezu izena.

Dena dela, kongresura joaterik ez baduzu, Twitter bidez jarrai dezakezu #CICD hashtag edo etiketaren bidez.

Irudia | II Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresua Donostian | Txopitea | Creative Commons By SA
Donostia, ekitaldiak, Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresua, Internet

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude