Hiperdiseinua

HiperdiseinuaHiperdiseinua? Daniel Nelson diseinatzaile grafikoa da, eta horretaz gain, web-orrien garapenean dihardu. Suediar honek “From up north” txoko birtuala sortu zuen, duela bost urte inguru. Diseinu kontuetan zaletasunak oso subjektiboak dira, bakoitzak ikusiko du gizon honen estiloa gogoko duen edo ez. Baina badu asko gustatzen zaidan ohitura bat: bildumak egiten ditu, eta diseinuaren hipertestura narama, hiperdiseinura..

Hipertestua, beste testu bati erreferentzia egiten dion testua; eta testu horrek beste bati, eta… Era ez sekuentzialean irakurri daitekeen dokumentu digital bat izan daiteke, orokorrean web-guneak. Nelson izaten da askotan nire abiapuntua hiperdiseinura jotzeko; kartel bat aurkitu eta beste batera jotzeko. Kartel bat diseinatzen hasi eta duela gutxi edan duzun iturri baten zertzeladak agertzen hastea ere hiperdiseinua litzateke.

Diseinua du ogibide, gaia goitik behera ezagutzen du, eta ni bezala non begiratu ez dakiten arloteentzat erreferentzia da; gehienbat bere bildumengatik. Esan bezala diseinua oso subjektiboa da, ezin da esan 2014ko kartel onenak hauek direla eta kito. Baina aintzat hartzeko moduko iritzia denik ezin uka.

Edgar Degas artistak zita eder bat dauka. Egilearen ikuspuntutik, diseinu grafikoa ez da ikusten duzuna, beste pertsonei ikusarazi behar zaiena baizik. Pankartak, kartelak, bideoak, web-guneak… ez dira autokontsumorako izan behar, ez bada hori haien helburua, bederen.

Hiperdiseinua

Zer duzu buruan “Hiperdiseinua”-ri buruz