Hilezkorrak 20 urtetara soilik

hansvandenberg30, Flickr
hansvandenberg30, Flickr

Adimen artifizialean aditua da Kurzweil. Cybernostradamus gisa ezagutzen dute, teknologia alorreko iragarpen guztiak betetzen baitira. Ez da edonor, guru bat baizik. Eta orain urte gutxi barru tekonologiaren garapenari esker hilezkorrak izatera iritsi gaitezkeela dio.

Lehenik medikuntzako aurrerapenek bizitza esperantza modu erradikalean handitzea ahalbidetuko dutela uste du. Zahartzaroa mantsotu. Ondoren ordea, zahartze prozesua geldiaraztea ere posible izango dela dio eta azkenik prozesu hori gainditzera iritsiko omen gara.

Nanoteknologiari esker, makina mikroskopikoen bitartez gure gorputzetan gertatzen diren kalte oro sendatzeko gai izango garela dio. Horrez gain, ordenagailuak giza ezaugarriak izateko bidean garela ere badio. Adimena, kontzientzia eta emozioak.

Ez dakigu orain arte teknologiaren guru kontsideratu izan dena zientziaren mozkorraldiak jota dagoen, hala benetan iragarpen horiek egiteko froga nahikoa badituen. Badaezpada ere hogei urte gehiago bizi nahi dugu, hala nahi izanez gero, hilezkor izateko. Edo Kurzweilek esandakoak txorakeriak besterik ez direla frogatzeko besterik ez bada ere.

Gainera, hala balitz, non sartuko ginateke guztiak? Agian ez da oso ideia ona hilezkorrak izatearena…

Zer duzu buruan “Hilezkorrak 20 urtetara soilik”-ri buruz

  • Ez dut uste 20 urteren barruan hau lortzeko gai izango garenik, hala eta guztiz, hau lortzea posible balitz, onuragarria izango litzatekela uste duzue?