Herrigintza algoritmikoa eta adimen artifiziala post Covid-19 gizartean

Herrigintza algoritmikoa eta adimen artifiziala post Covid-19 gizartean –

Igor Calzada doktoreak (MBA, FeRSA, Oxfordeko unibertsitatea eta Europako Batzordea DG JRC) Galde aldizkariko 29. zenbakian.

Testuinguru geopolitiko, digital, eta post COVID-19 pandemiko globala

Zein ote da jada normalitate hitzaren esanahia orain? Ia oharkabean, 2020ko Martxo-Ekainaren artean esponentzialki jazo diren azken lau hilabeteetan, ez ote dugu jada zentzuz hustu edo agian beste zentzu batekin bete dugu hitzaren esanahia. Agian, erresilientzia globalizatuz, gure bizitzak, harremanak, eta lanak hauskorrak bihurtuarazi ditugu jada: hori da guztia. Honen aurrean ordea, badira duintasunaren aldeko deia egin dutenak ere: #DemocratizingWork1 manifestuan bildu diren akademiko eta sinatzaileak, beste gauza askoren artean, ekonomia digitalaren araubideak birplanteatzea eskatzen dute. Abagune sistemiko honen aurrean, zer egin beharko luke ezker politikoak? Balizkoak al zaizkio jada garai bateko kontsigna eta sozio-ekonomia digitalizatua ulertu, aztertu eta oldartzeko moldeek?

Herrigintza algoritmikoa eta adimen artifiziala post Covid-19 gizarteanTartean, adimen artifiziala eszenatoki globalean sartu eta erdi-erdian kokatu da, mirakulu algoritmiko gisa guztia konpondu eta bideratzeko promesarekin (teorian). Sortu dira berau kudeatu eta eskeintzen dituzten enpresak eta hamaika egitasmo. Hala ere, gutxiago hitzegiten da balizko garapen aukeren ingurun bezala alboko kalte/ezjakintasunak behartutako ondorioen inguruan. Sarri kode binario bat planteatzen digute, alternatibarik ezpalego gisa: gure libertate zibilen edo osasun publikoaren artean aukeratu beharko dugu zelatatze-teknologikoaren begirada algoritmikoaren pean? Zer ‘normalitate klase’ ekarri digu beraz post COVID-19 gizarteak? Gizabanakoaren aukerak eta ekintza kolektiborako bideak murrizten dituen normalitatea? Ez dirudi oso normalitate adimenduna, horrela bada behintzat.

Testuinguru globalean, post COVID-19 gizartearen oldarketak, adimen artifizialaren norgehiagoka areagotu egin du, hiru paradigma digitalak lubakituz heuren artean. Halaber, post COVID-19 gizartearen kudeaketan azaleratu eta anplifikatu egin dira aspalditik herrigintza eta demokrazia ulertzeko somatzen ziren joerak eta kontraesanak paradigma ezberdinen artean:

(I) Txina aspalditik ari da esperimentatzen Social Credit System (SCS) delakoa, hiritarren kontrola gailendu eta totalitarimo/nazionalismo teknologiko2 gisako paradigma bati gradualki helduz. Bestalde Huawei enpresa berritzailearen, 5G teknologiaren aitzakipean, estrategia oso esanguratsua izaten ari da EB-rekiko hurbiltze-estrategiko bat aurreikusten delarik. COVID-19a, Txinaren estrategia geopolitiko global osoaren abiapuntua izan da. Harrigarria dirudi oraindik Txinak berariazko informazioa partekatu ez izana krisiaren hasieran, eta kontrara, diplomazia lehun bat abian jartzea Europako zenbait herrialderekin, beraien irudia zaindu eta ziber-diplomaziaz apaintze-aldera.

(II) Shozana Zuboff-ek, Harvard University-ko adituak, maixuki azaldu bezala, GAFA gisa ezagunak diren Google, Apple, Facebook eta Amazon, zelatatze-kapitalismoa (survei- llance capitalism3) aspalditik praktikatzen darraite. Orainartean ezinezkotzat genituen aliantzak ere ikusi ditugu ere: Apple eta Google-en arteko elkarlanak konfirmatu baino ez du egiten norgehiagoka eta paradigmen arteko lehia. Contact tracing egitasmoaren arira, lanketa eta estrategia parekide eta amankomuna darabilte. Itzelezko inflexio puntua da gure pribatasun eta datuen erabilgarritasunari dagokionez, Silicon Valley-ren esku utziz gure datu eta subirautza teknologikoa aurrerantzean. Non geratzen da estatuen soberania? Eta zein da Europaren erantzuna honen aurrean? Alternabarik Europan, Europar Batasunaren (EB) alderik?

(III) EB-k lan aintzindaria egin du azken urteotan Datuak Babesteko Arautegi Orokorra (DBAO, GDPR bezala ezaguna dena) sortzeko. Une honetan debate interesgarri bat sortu delarik pribatasuna bermatu vs etekin soziala ahalbidetu teknologiek COVID-19-a antzematen laguntzeko. Contact tracing-aren aitzakipean, eredu zentralizatu eta dezentralizatuak egon dira ezbaian. Hala ere, berriki, eta agian hori da orain erronka nagusia, Alemania eta Frantziako ekonomia ministroek, Europako subirautza teknologikoaren abiapuntua litzatekeen Gaia-X proiektua aurkeztu dute. Zeresan handiko neurria da dudarik gabe eta Europako Batasunak datu eta ekonomia digitalaren perspektiba ‘progresistagoa’ landu nahi dugunon zientzilarientzat (bederen). EuropakoBatzordea aspaldi ari da bide estrategiko hau atontzen. Azken batean, hiri eta eskualde mailako datu-ekosistemak izango baitira gure bizimodua ‘gobernatuko’ duten lehengaiak; adimen artifiziala elikatuko duen lehengai berbera. Alegia, gure herrigintza (eta ekonomia) zeharo baldintzatuko duena. Konturatzen al gara honen garrantziaz?

.

Herrigintza algoritmikoa, nazio algoritmikoa

Honek zerikusia du Euskal Herriaren herrigintza, estrategia digitala eta subirautza teknologikoak bete beharko lukeen paperaz, aurrean dugun ekonomia eta gizarte digitala ulertu eta gutxieneko berme demokratikoei eusteko bada ere4. Agian hemen, stakeholder-rak diren sektore publiko, pribatu, zibila, baina baita-ere akademia eta gizarte ekintzaile/aktibistak lerratzea falta litzatete euskal nazio algoritmiko bat erdietsi nahiko lukeen ezker politikoari (Calzada 2018a, 2018d). Hemen, EBren aterkipean, blockchain5 bezalako arkitektura tekno-politikoak oso baliagarriak suerta litezke gure hiru eremu administratiboen artean (eta batipat gure metropolizatze-prozesua kontuan edukiz) protokolo dezentralizatu eta sareratuak egikarizatzeko. Helburua hiritarrenganako gerturatze eta zerbitzu publikoen hobekuntza litzateke. Nola jarri adimen artifiziala euskal nazio algoritmiko baten zerbitzura gizarte ongizatea bermatuz? Nola ekidin Euskal Herria eta bere hiritarrak zelatatuak daudela etengabe Big Tech edota estatuaren (egungo espainiarraren baina baita ere etorkizuneko balizko euskal-estatuarenaren) kontrolaz? Halaber, hiritar digitalen emanzipatze-sozial eta digitala jomugan, desiragarria/beharrezkoa litzateke euskal estatu bat, hain zuzen ere, panoptiko digitalaren kontzeptutik urrun? Ba al da holakorik? Estonia al da eredua? Seguru? Posible al da egungo mundu konplexu, interkonektatu, interdependiente, eta mugaz jositako honetan estatu bat izatea? Ondorioz, euskal estatu batek demokratizazio eskeintza zabalena egitea ezinbestekoa litzateke. Beraz, estatugintza demokratikoa ez da posible izango nazio algoritmiko moduan operatzen hasten ezpagara behintzat. Estatu espainirrak babesten al ditu egun euskal hiritarron eskubide digitalak? Baina…eta balizko euskal estatu batek, babestuko al lituzke? Horratx eztabaida eraikitzaile batetarako osagaiak: estatugintza-ereduak, balizko hiritarren eskubide digitalen babesa eta ondorioz, abertzale/ez-abertzaleen ezker paradigmaren berrikusketaren beharra.

«Europako Batzordea aspaldi ari da bide estrategiko hau atontzen. Azken batean, hiri eta eskualde mailako datu-ekosistemak izango baitira gure bizimodua ‘gobernatuko’ duten lehengaiak; adimen artifiziala elikatuko duen lehengai berbera. Alegia, gure herrigintza (eta ekonomia) zeharo baldintzatuko duena. Konturatzen al gara honen garrantziaz?»

Gure hartu-eman guztiak daude zipriztinduta kodetutako sare, datu, eta hartu-emanez: tekno-hiritar gara tek- no-post-COVID-19 gizartean. Determinismo teknologikoa ekiditeko bidea subirautza garatzea da, baina Europar hiri-eskualde, nazio eta estatuekin elkartasun eta lankidetza internazionalisten bidez (izan Estonia, edo izan Katalunia). Euskal errepublika bat nazio algoritmiko gisara operatzen irudikatu ahal dugu Europar federazio batean? Kontzertu berri honetan jokatzeko baliatu behar ditugu gure aukerak eta datu azpiegitura, erakunde eta ekosistema egituraturik gabe, gureak egingo du. Ezingo ditugu euskal hiritarren eskubide digitalak babestu aurreratzean, ezta beraien lan, bizi, eta duintasun baldintzak bermatu. Eta…ez al dira nahiko arrazoi euskal naziogintzaren narratiba berritu ez-dogmatiko bati ekiteko (izan abertzalea edo-ta nazio tekno-politiko kripto-kulturalaren bertsio vasquista, akaso)? Euskal hiritar digitalok, balizko erabakitze-eskubidea, eskubide digitalen aldarriarekin artikulatzea egokitu zaigu aurki; post COVID-19 gizarteak jarri digun abiadura da honakoa. Gai al gara erronkari heltzeko?

.

Adimen artifizialaren erraminta-kaxa, Europako zenbait proiektu eta bide-orri estrategikoa Euskal Herrirako

Herrigintza algoritmikoa eta adimen artifiziala post Covid-19 gizarteanSarritan iruditzen zaigu, gurean ezagunak ez direnak, beste inon garatzen ari ez direnik, etorkizuna eraikitzen ez direnik. Adimen artifiziala gertatzen ari da Europako leku askotan eta batipat sektore publikotik abiatuta, herrigintza diseinatzen den botere publikoetatik. Hori da hain zuzen AI Watch6 proiektuan garatzen diharduguna zientzilari eta aditu talde batek. Erabilerak asko dira: (I) audio prozesa- doreak, (II) chatbots-ak7, (III) robotika kognitiboa, (IV) ikuspen konputerizatua, (V) aditu/arauetan oinarritutako eraki- menerako sistema adimendunak, (VI) ezagutzaren kudeake- ta, (VII) ikasketa automatikoa/ikasketa sakona8, (VIII) hizkuntza naturalen prozesamendua, (IX) analitika prediktiboak, simulazio eta datu bisualizatzeak, eta (X) segurtasun analitikak. Erabilera guztia hauek, ondorio teknopolitiko garbiak dituzte.

Europan, Estonia, Belgika, Suedia, Lituania, Herbehereak, Polonia eta estatu espainiarrean, maila administratibo ezberdinetako erakunde publikoak adimen artifiziala aplikatzen dihardute. Egitasmo guztiek, hiritarren ongizate eta datu-kudeaketan eragina izango dute. Estoniako gobernu zentrala, ‘Satikas’ proiektuarekin, gai ekonomikoetarako datuak depuratzen ari dira. Belgikan, gobernu federala, osasunerakosistema prediktibo bat garatzen dihardu. Suedian, maila lokaletan ari da zaintza eta hautaketa prozesuetan txertatzen. Lituanian gobernu zentraletik hiritarren esperientzia hobetzea dute xede. Herbehereetan, maila lokalean, ongizate politiken fondoen erabilera egokitzen dabiltza. Polonian, maila lokalean ere, gai ekonomikoen esleipena nola gauzatzen den hobetzea dute helburu. Azkenik, estatu espainiarrean, txosten faltsuen identikatzean ari dira adimen artifiziala aplikatzen.

Euskal Herrian, hiru eremu administratiboen egoeratik eta egoera ezberdinetik abiatuta (aukera eta mehatxuak, ahulguneak eta arnasguneak, kontuan izanda), bide-orri estrategiko baten proposamenarekin amaitu nahiko nuke. Euskal eragileei dagokie lanketa eta lehentasunak finkatzea:

1. Naziogintza eta estatugintzan: datu-estrategia eta gure tokia agentzia pan-Europearretan.

2. Hiru barruti administratiboen arteko proiektu piloto eta esperimentalak blockchain teknologiarekin.

3. Eskubide digitalen (pribatasuna eta jabetza) inguruan egun abian dauden manifestu eta hiri-koalizietan sartzea gure hiriburuen bitartez.

4. Sektore publikoan berrikuntza aplikatu hiritar algoritmikoak jada kontsiderazio zentrala izanik (Estoniako ereduari jarriki).

5. Historian zehar garatu ahal izan dugun eredu sozio-ekonomiko komunitarista eguneratzea, kooperatibagintza jatorrizko eredua, plataforma eta datu kooperagintza bilakatuz, eragile anitzen artean.

6. Subirautza teknologikoa, erakunde eta aparailuetatik harago, hiritartasunean zentratzea (gizarte berrikuntzan).

7. Etika, datu pertsonal geolokalizatu, soslaiatze, modelizazio, eta testu semantikoen analisiak, gure politika publikoen zerbitzura jartzea: populazio sintetikoen modelizazioak eta digital twins-ak9 erabiltzen hastea politika publikoak diseinatzeko, esperimentazio partehartzailearen bidetik.

8. Europear esparruan kasu, proiektu eta egitasmo propioekin lehen lerroan egotea, berrikuntza sozialean puntako gune bat garela ekintzekin demostratuz.

 

1 https://democratizingwork.org/

2 https://bylinetimes.com/2020/04/07/the-coronavirus-crisis-digi- tal-surveillance-and-technological-totalitarianism/

3 https://www.youtube.com/watch?time_continue=1&v=hIXhn WUmMvw&feature=emb_title

4 https://medium.com/rsa-journal/data-spaces-and-democracy- 178054e9fc2b

5 Bloke-katea edo Blockchain gisa ezagutzen dena (BC, bloke- katea ingelesez) banatutako datu-base bat da, datu bat argitaratu ondoren hura ezaldatzeko diseinatutako bloke-kateeko satua. Blo- keei aurreko katearen beste bloke bati buruzko metainformazioak gehitzen zaizkie denbora-lerrobatean; horrela, teknika kriptogra- fikoei esker, bloke batean dagoen informazioa errefusatu edo edi- tatu ahal izateko, ondorengo bloke guztiak aldatzea beste biderik ez dago. https://eu.wikipedia.org/wiki/Bloke-kate

6 https://ec.europa.eu/knowledge4policy/ai-watch/topic/ai-public- sector_en

7 Chatbot bat testu nahiz entzumen bidezko metodoen bitartez elkarrizketa bat jarraitzen duen programa informatikoa da. https:/ /eu.wikipedia.org/wiki/Chatbot

8 Ikaskuntzasakona (ingelesez deep learning) ikasketa automa- tikoko metodo bat da. Ez da ataza espezifiko bat ebazteko algo- ritmoa, modu automatikoan eta datuetatik abiatuz ikasteko di- seinatutako metodoa baizik. https://eu.wikipedia.org/wiki/ Ikaskuntza_sakon

9 https://en.wikipedia.org/wiki/Digital_twin

 

 

 

Galde 29 UDA/2020

Herrigintza algoritmikoa eta adimen artifiziala  Herrigintza algoritmikoa eta adimen artifiziala   Herrigintza algoritmikoa eta adimen artifiziala   Herrigintza algoritmikoa eta adimen artifiziala

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.