Hainbat erakundek INSPIRA manifestua sinatu dute, zientzia eta teknologiaren esparruan emakumeen partaidetza bultzatzeko

INSPIRA manifestua –

Hainbat erakundek INSPIRA manifestua sinatu dute, zientzia eta teknologiaren esparruan emakumeen partaidetza bultzatzekoMundu global eta askotarikoan, berdintasunean sakontzeko beharra dagoen batean, bizi gara. Bereziki kezkatzen gaitu generoaren eta teknologiaren arteko etenak. Hori dela eta, azaroaren 27an, Ada Byronen heriotzaren 165. urteurrenarekin bat etorriz INSPIRA manifestua: Neskei eta emakumeei zientziaren eta teknologiaren esparruak zabaltzen aurkeztu du Deustuko Unibertsitateak.

.

Adierazpen hau konpromiso bat da, adierazpen honekin bat egiten duten pertsona eta erakundeena, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde aktiboki lan egitekoa zientzia eta teknologia esparruan, ildo hauen bitartez:

1. Hausnartu eta berrikusi berdintasuna dagoelako uste faltsua. Berdintasun hori oraindik ez dela existitzen erakusten duten datuak ezagutu eta oraindik lan handia dagoela lortzeko konturatu.
2. Jendaurrean aitortu emakume eta gizonek gaitasun, eskubide eta erantzukizun berdinak ditugula eta aitormen bera merezi dugula.
3. Berdintasun falta horren ondorioak ezagutarazi eta lan egin ekimen positiboen beharraz gizartea kontzientziatzeko eta berdintasunik eza saihesteko, zientzia eta teknologia sistema arduratsua eta askotarikoa sustatuz.
4. Emakume zientifiko eta teknologoak agerian jarri, historian izan direnak eta egungoak, haien lana aitortu eta erreferente berriak eratzeko.
5. Gizarte mailako estereotipoei buelta eman, genero rolei buruzko usteak desmitifikatzeko; eta STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) arloetako lanbideen aukera zabalaren berri emateko.
6. Neskak animatuta, gai eta aitortuak sentituko diren gizarte eta hezkuntza ingurua sortu, etorkizuna inolako mugarik gabe aukeratu ahal izan dezaten.
7. Emakumeak ahalduntzen lagundu, hori maila guztietan lortzeko ekimenak garatuz.

Ekitaldi horretan arlo desberdinetako erakunde eta pertsonek irakurri eta sinatu dute manifestua jendaurrean, besteak beste Elhuyarrek.

Hainbat erakundek INSPIRA manifestua sinatu dute, zientzia eta teknologiaren esparruan emakumeen partaidetza bultzatzeko

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.