Hadopi legearen ikurra, pirateatuta?

MTE1NQ==

Horixe falta zen ikusteko, egile eskubideen gurutzadarako sortu den Legea, kopiatzen harrapatzea eta inoren jabetzako direnak erabiltzen ikustea. Belarrietatiktira egiteko modukoa da gertaera.

Plan creatif etxeak onartu du, akats batek eraman duela egoera honetara. Antza, Azarotik zeukaten egina Hadopirentzat logoa, baina joan zen ostiralean egin behar izan zituzten aldaketak arrapataka, agentziak erabilitako letra mota, Bienvenue izenekoa,  France Telecomena baitzen.

Azkenean, edonork eros ditzakeen FS Lola eta Bliss motako hizkiak erabili dituzte.

France Telecomeko arduradunek ezer ez dakitela esan dute. Futitu egiten dira, antza. Baina bistakoa da sheriff izateko sortua denari, zorrotz behatuko diola zenbaitek.

Irudia | Hadopi Legea2 | xx | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.