Guifi.net

Guifi.net Donostialdean

Guifi.net telekomunikazio sare irekia, askea, neutrala eta partekatua Donostialdean hedatzen hasiko da, eta horretarako, aste honetan, Pasai Donibanen eta Donostiako Egiako auzoan bi hitzaldi antolatu dira.

  • Urriak 22, Victor Hugo Etxea (Donibane, 63, 20110 Pasai Donibane).
    19:00etan: Internet elkarbanatzeko egitasmoaren aurkezpena.
  • Igandea 25, Txondorra, Egia (Karmengo Ama, 60 behea Egia, Donostia).
    12:30ean: hitzaldia: zer da Guifi, nola funtzionatzen du, adibideak…
    14:00etan: bazkaria (auzoko taberna batean)
    16:00etan: mintegi praktikoa: supernodo baten muntaketaren adibidea.

Zer da Guifi.net?

GUIFI.net telekomunikazio sare bat da: irekia, askea eta neutrala. Sare partekatu bat non, sare horren zatiak, partikular, enpresa edo administrazio ezberdinak diren. Zati horiek antenak, zuntz optikoa, zerbitzariak, routerrak eta bestelako tresneria elektroniko ezberdina izan daitezke.

Pertsonen Sarea. Sare horren ezaugarriak, betiko aske, libre eta neutral izan behar duenez, SIAN lizentzia komunean daude definituta. Laburbilduz, GPL (Lizentzia Publiko Globala) lizentziaren ezaugarriak ditu, telekomunikazio egituretara egokituta.

Honek, edozein pertsona edo entitateri proiektuan parte hartzeko aukera eskaintzen dio: sarera konektatu, parte hartu eta bertan lagundu. Sarea denen jabetza denez, ez dago erabaki guztiak hartzen dituen enpresarik, sarearen neutralitatea desegin dezaketen jarduerak baztertuz.


Antolatzailea:
Gisa-elkartea
http://www.gisa-elkartea.org

Guifi.net

artikulu interesgarriak ...