GTA5 munduan egindako time-lapse ikusgarria

official-screenshot-calm-waters-near-the-lighthouseBideojokoen ingurune grafikoak hobetzen joan diren heinean, ez da harritzekoa argazkilaritzaren teknikak mundu birtualetara jauzi egin izana. GTA5 munduko paisaia eta eguraldia dira jokoaren zale amorratu batzuk egin duten bideo harrigarriaren egileak. 

Zortzi urte ditu bideoa egin den hardware-ak, Xbox360ak, eta ongi erakusten du zein urrutira heldu den programatzaileek ñabarduretarako duten anbizioa. GTA5eko Rockstar etxeak puntara eraman du mundu birtualaren gauzatzea. Arrazoi horren ondorioz, beste batzuen artean, 97 puntuko balorazioa du, bataz beste, munduko analisi espezializatuetan.

Despicables youtube kanaleko lagunek sortu dute 3 minutu eta 33 segunduko time-lapsea. Ezbairik gabe, lan handia hartu dute bideoa sortzeko. Argazkiz argazki San Andreas fikziozko estatuaren arima ikus-entzunezkora ekarri dute. Demostratuta gelditu da time-lapse teknikak mundu errealean emaitza harrigarriak emateaz gain, planeta birtualean ere txundigarri izateko tresnak dituela.

Asko dago ikusteko bideoan, ñabarduretako batzuk hauek dira: haizeak mugitzen dituen hostoak, errepikatzen ez diren olatuak, gaua hasten denean pizten den argiztapena, lainoen bilakaera, errepidearen erreflexua gorritzen duen eguzkia, pasieran dabiltzan pertsonak… Argazkilari baten interesezko bihurtu daiteke bideojoko bat. Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula!

Mundu errealaren eta birtualaren arteko irudikapenaren arteko arrakala gero eta estuagoa dago. Zenbat aitona-amona (ez informatiko!) dira bideoko mundua birtuala dela igartzeko gai? Batzuk usteko dute egungo tekonologiak benetazko edertasuna hobetu dezaketela. Hain urrutira joan gabe ere: hau dena aluzinantea da.

Zer duzu buruan “GTA5 munduan egindako time-lapse ikusgarria”-ri buruz