GTA V bideojoko arrakastatsuaren lehen trailerra

GTA V bideojoko arrakastatsuaren lehen trailerra

Grand Theft Auto bideojokoen munduko serie onenetarikoa da, 124 milioi ale baino gehiago saldu ditu. Gaur bertan iragarri da GTA V trailer honen bidez.

Askatasun osoz hiri batean ibili eta enkarguak nahieran betetzean datzan generoa GTA serieak ireki zuen, beste modu batean esanda, GTA 3 jokoak 2001ean sandbox generoa inauguratu zuen.

Baina, GTA lehenago hasi zen, 1997an. Bi dimentsiotan auto ihesaldiak eskaintzen zituen orduan.

Ordutik mundu osoan joko miretsiena eta gatazkatsuena bilakatu da. Izan ere, biolentziaz eta sexuz blai daude Grand Theft Auto jokoak eta, nola esan, moral urriko jarrerak eta pertsonaiak erabiltzen ditu.

Azken GTA jokoak 6 milioi ale saldu zituen aste betean, GTA IV zen hura.

GTA V bideojoko arrakastatsuaren lehen trailerra

Gaindituko al du mugarria GTAren bosgarrenak?

Hurrengo bideoak GTA hiru dimentsiotan landu duten jokoen garapena erakusten du:

GTA V bideojoko arrakastatsuaren lehen trailerra

Zer duzu buruan “GTA V bideojoko arrakastatsuaren lehen trailerra”-ri buruz

  • Faltan botatzen nituen horrelako albisteak web orri hontan….Eskerrik asko Peio.