Grebaorokorra.info pikete informatiboari ARGIA saria. Biba zuek!

Grebaorokorra.info Pikete Informatibo bat izan zen. Goizeko lehen orduetatik, egun osoan zehar Internet bidez informazio librea banatu zuena. ARGIA saria jaso du grebaorokorra.info ekimenak. Greba egin zuten guztien artean partekatu beharrekoa, sarean lan egin zutenak merezi izan zutenak.

MTM2Mw==

Baina grebaorokorra.info batez ere gauzak kontatzeko modua izan zen. Partehartzailea, irekia, horizontala, librea, alaia eta digitala. Kalera irten eta kontatu. Webcam batekin telebista eleanitza eginez, grebalariei protestatzeko aukera eman, eta munduari kontatzeko.

Gerora GO erreportariek, bestelako lanak ere egin dituzte. Azkena egunkarialibre.info Bide berri bat komunikazioan. Horizontala, librea, partehartzailea, multimedia. 

MTM2NA==

Greba Orokorra Telebista  (Orain Egunkaria libre! manifestazioko irudiak daude)

Egun historiko horretako irudiak barra barra daude sarean. Informazioa zabaltzeko ez ezik, artxibo digital erraldoia bilakatzen da holakoetan sarea. Memoria da Internet.

Irudia | grebaorokorra.info | grebaorokorra.info | Creative Commons By SA
Irudia | Greba Orokorra Telebista | GO | Creative Commons By SA

kazetaria | eduki sortzailea| blogaria agit/prop 2.0 gaztelumendi.eus

Zer duzu buruan “Grebaorokorra.info pikete informatiboari ARGIA saria. Biba zuek!”-ri buruz