GoPro kameraren ikuspegi pentsaezinak

GoPro kameraren ikuspegi pentsaezinak

GoPro kameraren ikuspegi pentsaezinak

Moda modako kapritxoa (?) dira GoPro kamerak, edozein tokitan itsatsi eta ezohiko ikuspegi eta planoak lortzeko baliatzen direnak. Horregatik, eta enpresak berak Youtube bidez promozio lan etengabea egiten duelako, GoPro kamera erabiliz egindako bideoak genero bat bilakatu dira ia. Gauza askotarako batere praktikoak ez badira ere, ezin esan ikus-entzunezko lan txundigarriak egiteko erabili ez direnik. Hona adibide nabarmen batzuk:

    • Hegan ikasten duen pelikanoarena

Ohitzen hasiak gara zerutik hartutako irudiak ikusten, baina sekula ez nintzen pelikano bati begietara begira hartutako irudiekin topatu. 3 miloi bisitatik gora ditu!

  • Elurjauziaren gainetik hegan

Hauek ere hegan ari dira, baina pelikanorik gabe. Arrisku kirolzaleek kaskoa GoProa eramateko janzten dute soilik dagoeneko.

  • Zerutik, zerri artera

Montaje bat behar du izan (GoPro kamera batek ezingo luke talka jasan) baina zerutik zerri arterako bidea egiten duen kameraren istorioak bat baino gehiago inspira lezake.

    • 360 graduko zorabioa

Hainbat GoPro kamerarkein irudiak hartu eta (auskalo nola) honako bideo hau montatu dute. Txundigarria bada, baina erabat zorabiatuta utzi nau ni!

  • Olatu barruan bide(o)a

Tira, hau klasikoagoa da, baina harrigarria berdin. Nork ez du amestu olatu horietako batean barrena murgiltzearekin. Urik tragatu behar izan gabe, jakina…

GoPro kameraren ikuspegi pentsaezinak

1986-(...)

Zer duzu buruan “GoPro kameraren ikuspegi pentsaezinak”-ri buruz