Googlek Tacotron 2-a garatu du!

Googlek Tacotron 2-a garatu du! –

Adimen artifizialaren garapenak ibilbide geldiezinarekin jarraitzen du, eta une honetan aurreratuen dagoenetako bat da Deepmind da,  Googlen adimen artifiziala, zeinek pertsonak logika-jokoetan eta estrategian garatzea lortu duen.

Googlek burutu du Tacotron-aren garapena, teknologia berri bat Deepmind adimen artifizilari ikaragarrizko giza ahotsa ematen diona. Orain, “gizakiagoa” egiteko helburuarekin, Googleko adimen artifizilak bere ahotsa robot batena izatetik, gizaki batenera eraldatzea lortu du. Orain Deepmind-ek emakume ahotsa du eta tonuak eta giza hizkuntzaren enfasia imitatzeko gai da.

Guzti hau Tacotron 2-ari esker lortu da, Googleko enpresa matrizeak den Alphabet-ek garatutako eta patentatutako teknologiagatik. Sistema honek idatzitako testua espektograma batean bihurtzen du, hau da, ahots bizidunean. Hala, softwareak uhin itxuran irudikatutakoa irakurri, interpretatu eta hitzetara eraldatzen du.

Googlek Tacotron 2-a garatu du!

Honela, Googleko adimen artifizialak edozein engainatzeko moduko giza ahotsa du. Jada ez du forma grinagabe lauaz hitz egiten eta horrek robotak eta adimen artifizialak sozialki onartzeko pauso bat ematea ahalbidetzen du.

Deepmind-en web honetan ahoskatutako hainbat esaldi berri entzun daitezke eta baita giza ahotsarekin konparatu ere, erabat bereizezinak izanik.

Googlek etorkizunari begira bi teknologiaren alde jokatu du: adimen artifiziala eta auto autonomoa, eta agian biak eskutik joan daitezela halabeharrez gertatzen da. Nolanahi ere, biak pertsonek egiten dituzten eta gure bizitza errazteko balio izango duten prozesuak automatizatuak dira.

Nahiz eta albiste gehienak robotak eragingo dituzten lanpostu suntsiketetan zentratu, adimen artifizialak oraindik imajinatu ere egiten ez dugun aukera sozial eta ekonomikoak irekitzen ditu, batzuk zientzia fikzioa diruditen arren.

Googlek Tacotron 2-a garatu du!

Zer duzu buruan “Googlek Tacotron 2-a garatu du!”-ri buruz

  • euskaldun bat 2018-01-10 16:54

    Enpresa erraldoi hauek sortzen dituzten aurrerapen guzti hauek gizateriaren onuran pentsatuz ala beraien irabaziak, kontrola eta hegemonia indartzeko egiten dituzte? Kotxe autonomoa, adimen artifiziala… bai, oso ondo, baina nik ez dut ikusten munduko miseria gutxitzen ari denik, alderantziz.