Google telebista: hurrengo urratsa

Promozio bideo hau eskegi dute sarean. Oraindik lanean ari dira eta telebista asmoaren inguruan sortuko den edozein berrikuntza jakin nahi izanez gero harpidetzeko aukera eskaintzen dute. Sony eta Logitech daudela proiektua sustatzen jartzen du.

Ia ezer gehiago ez.

Edo bai, mundu erdiko komunikabideetan oihartzuna izan baitu telebistaren asmoak.

Telebista ikusteko modua aldatu nahi du Google-k. Hala esan ei dute enpresako exekutiboek. Horretarako telebistako pantailara eraman nahi dute internet. “Telebista internetekin uztartuko da, eta internet telebistarekin” azaldu zuten.

El Pais egunkarian eginiko kronikan irakurri dudanez, “Google TV ofrecerá un sistema de búsquedas de la programación televisiva similar a la de Internet. Un comando permitirá controlar la oferta de televisión y la navegación por la Red.”

Google TVk Android 2.1 sistema eragilearekin funtzionatzen du eta Chrome nabigatzailearekin. Honek ze prezio izango duen ez dakite oraindik, baina irail edo urrirako AEBtan Google Tvren aukera bere baitan daramaten telebistak eroski jartzeko moduan egotea espero dute.

Europarako datarik ez dute iragarri.

Google Tv: nora bidean?

Irudia | Google Tv: nora bidean? | Ezezaguna | LGPL

Zer duzu buruan “Google telebista: hurrengo urratsa”-ri buruz

  • Joxeanjel Arbelaitz 2010-05-21 09:39

    “Pier Paul Berzaitz Zuzenean” kontzertua. ETB1an bihar larunbata 23,20tan. Dotorea. Ahal bada ikusi edo grabatu!.