Google News berriztuta

Google News berriztuta –

Google News Google enpresaren zerbitzu ezagunenetako bat da. Erabiltzailearen bilaketekin lotutako albisteak biltzen dira bertan. 2001eko irailaren 11n New Yorken geratutako erasoen ondorioz sortu eta, geroztik, kazetaritza berriaren eta kontsumoaren bilaketa berriro zehaztu du. Horregatik, Google-k bultzada berria eman nahi dio, Google I/O garatzaileentzako hitzaldian iragarri bezala.

Google News berriztuta

Hemendik aurrera, News zerbitzuak Adimen Artifiziala erabiltzen hasiko da konpainiak erabiltzailearen inguruko jarrera informazio luzearekin batera, erakutsitako edukiak gehiago pertsonalizatzeko ideiarekin. Aplikazioan agertuko diren lehenengo bost albisteak interes propioek zehaztuko dituzte. Ideia, AA erabiltzen duen edozein zerbitzu bezala, News zerbitzuak erabiltzailetik “ikastea” da. Horrela, adibidez, media batzuk nahita saihestu ohi baditugu edo gai batzuk ez badira gure interesekoak, buletinean iradokizun zerrendatik desagerrarazi egingo ditu zerbitzuak. Google News-eko ingeniariak berri horien joera politikoagatik jaso ahal dituzten kritikak saihesten saiatzen ari dira, proiektuak hain zuzen iritzi ezberdinetatik datozen berriei ahotsa emateko eta kazetaritza-kalitatea hobetzeko lan egiten duela adieraziz.

Facebook-ek Local News albisteekin duela hilabete batzuk egin bezala, Google-k bere aplikaziora tokiko komunikabideetatik datozenak bereziki nabarmendu nahi ditu. Zerbitzuak bere azkeneko eguneraketan Twitterreko “Moments” funtzioaren antzekoa dakar, non erabiltzaileak funtzio horretatik istorio edo gertaera bat arakatzeko pantaila alde batera atzamarra labaintzea besterik ez duen.

Beste tresna berri bat, ‘estaldura osoa‘, ez du bakarrik ematen ari den berria testuinguruan kokatzen, irakurleari gaiari buruzko aurrekoak azaltzen dizkiolako sortu ahal diren zalantzak argitzeko.

Informazioaren kalitatea ordaintzen da. Hau da, beharbada, Google Newsen eguneraketaren ardatza, Washington Post bezalakoetara aplikazioaren bidez harpidetzea ahalbidetzen duena. Ideia harpidetza asko dituztenentzako ekintzak erraztea da app bakarrarekin.

Une honetan, badirudi Google News era eraginkorrean martxan jarri dela albiste pertsonalizatuen bidez hobeto informatutako erabiltzaileak sortzeko, “oihartzun ganbera” saihestuz, aurreko ideiak berresten dituen informazioa soilik kontsumitzerakoan pentsamendua polarizatzen bukatzen duen mugimendua.

Estatu Espainolan, 2014ko jabetza intelektualeko legearen eta komunikabide nagusien web orrialdeen inguruko eztabaidaren ondorioz desagertu egin zen Google News. Garapen hauek, zerbitzuak presentzia duen 127 herrialde baino gehiagotara helduko dira, baina ez Espainiara.

Google News berriztuta
albisteak, berriak, Google news

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude