Gizarteari egindako ekarpenek saria izango dute Puntu Soziala egitasmoari esker

Gizarteari egindako ekarpenek saria izango dute Puntu Soziala egitasmoari esker

TaPuntu Kooperatibak Puntu Soziala egitasmoa sortu du urtero gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu batek sarean duen presentzia hobetzeko.

Gizarteari egindako ekarpenek saria izango dute Puntu Soziala egitasmoari eskerTaPuntu kooperatiban, irabazi asmorik gabe, urtero gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu bat aukeratuko dute, hau saritu eta sarean duen presentzia indartzeko helburuz. Gizarteko edozein arlotan eragin positibo bat duen norbanako, elkarte edo enpresa batek lor dezake urtebeteko sari hau.

Aukeratzen den proiektu sozialak bere zabalkuntzan dituen arazoak aztertuko dira TaPunturen eskutik, zailtasun eta erronkak identifikatuz. Aurrera begirako aukerak atzeman eta hauek lortzeko estrategia garatuko dute. Amaitzeko, urtebeteko plangintza bat osatuko dute elkarrekin. Proiektuak TaPunturen zerbitzuak doan jasoko ditu eta, behar izanez gero, eragile gehiagoren elkarlana gauzatuko da.

.

Parte hartzeko

Egitasmo honetan parte hartzeko PuntuSoziala.eus web-orria martxan jarri da. Proposamenak aurkezteko epea irailaren 1etik irailaren 29ra artekoa izango da. Proiektuaren irabazlea irailaren 30ean iragarriko da, eta hortik aurrera hasiko da proiektu aukeratuaren urtebeteko online presentziaren lanketa.

.

TaPuntu Kooperatiba

TaPuntu kooperatiba e-marketing, formazioa, diseinua grafikoa, e-commerce eta multimedia zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa gaztea da. Kooperatibaren metodologiak bezeroen online nortasuna modu integralean lantzen du, horretarako beharrezkoak diren ekintzak gauzatuz. Kooperatibari buruzko informazio gehiago, eta orain arteko ibilbidea ezagutzeko: tapuntu.eus

.

Egitasmoak PuntuEUS Fundazioaren laguntza izango du.

.
Informazio gehiago:
Mikel Olaiz .
691 166 409 . info@puntusoziala.eus

Gizarteari egindako ekarpenek

2 pentsamendu “Gizarteari egindako ekarpenek saria izango dute Puntu Soziala egitasmoari esker”-ri buruz

  • Epa,

    tapuntu.eus webgunea ikuskatu dut. Interesgarria eta berritzailea iruditu zait. Bideoen edizioa, web posizionamendua, web diseinua, marketing-a interesatzen zait, izan ere, horiek denak landu ditut, baina ez naiz batere trebea.

    euskaragara.net egitasmoa aurkeztuko dut. Mila esker!