Gizakia Martitzera? Bai, Amerikarrak eta Errusiarrak batera

Planeta gorria - tonymadrid cc
Planeta gorria - tonymadrid cc

Hilaren 26an NASAk, lehen gizakia ilargira eraman zuen erakundeak, Martera lehen espedizio tripulatua eramateko Errusiari laguntza eskatu zion. Biek duten esperientzia batuaz lortu nahi dute balentria hau aurrera eramatea. Mark Bowman Errusiako NASAren bozeramaleak adierazi zuen, “derrigorrez” Marte konkistatuko duen espedizioak, maila internazionalekoa behar duela izan.

Bowmanen arabera espedizio hau NASAk eta Roscosmos (homologo errusiarrak) zuzenduko lukete, baina noski, beti ere Europako Agentzia Espazialaren laguntza aktiboarekin. “Beharrezkoa da, tripulazioa herrialde ezberdinetako kideek osatua izatea”, dio bozeramaleak, “emaitza on bat lortzeko estatu andanaren artean egin beharko da proiektua”.

Ilusioa sor dezake proiektu “berri” honek, baina, erakunde espazial amerikarrak jakitera eman duenez, 2035. urtea baino lehen ezinezko izango da halako ezer burutzea. Lehenago, adituek diote, ilargira bidaia tripulatu gehiago egin behar direla; esperientziaz jantzi eta materialeak hobetzen joateko.

Abentura bakarka? ezinezkoa

Orain arte Errusiak berak bakarrik ekin nahi zion horrelako proiektu bati. 2015 ean automatak bidali nahi zituzten planeta gorrira, informazioa biltzeko asmoz, eta beranduago lehen bidaia tripulatua egin nahi zuten. Orain ordea onartu dute horrelakoak estatu askoren artean egin behar direla, batik bat, finantziazio egokia lortu eta esperientziak kontrastatzeko.

Ekaitza bainuontzi batean

Zer duzu buruan “Gizakia Martitzera? Bai, Amerikarrak eta Errusiarrak batera”-ri buruz

  • Unai Ugalde 2009-08-31 11:31

    Amerikarrak eta Errusiarrak arerio zaharrak dira, eta ondo ezagutzen dute elkar. Aurreko proiektuetan (Spacelab) jada elkarrekin egin dute lan. Bainan hobekien dakitena da Txinatarren aurretik ibiltzeko, derrigorrez elkarlanean aritu beharko direla. Hortxe kolaborazio honen azpian dagoen gakoa!