Gazte koherentea itsasoaren erdian

Gazte koherentea itsasoaren erdian

Oso iritzi zabaldua da egungo gazteriak printzipiorik ez duenarena. Gazteria telebistak eta ordenagailuek lokartutako masa bat denarena. Are gehiago bizi garen Estatuan. Ninien Estatuan. Zenbat ote du iritzi honek egiatik? Ziur asko duela, eta horregatik hedatu da  sarean hain azkar bideo hau. Bertan, Antena 3 kateak gaztetxoentzat antolatutako lehiaketa bateko sari banaketa ikusi dezakegu. Hirugarren saria jasotzera igotzen da oholtzara mutila, eta zaharkitzapen programatuaren eta logika kapitalistaren aurkako sekulako diskurtsoa bota ostean, sariari uko egiten dio koherentziagatik. “Ez dut Ipoda onartuko, landu dudan gaiarekin guztiz kontraesanean baitator”, dio. Hori da arrazoia. Ederra litzateke hain arraroa ez balitz.

Gazte koherentea itsasoaren erdian

Zer duzu buruan “Gazte koherentea itsasoaren erdian”-ri buruz

  • Ba, zer nahi duzu esatea. Gaztetxo horren eguneroko bizimodua ikusi nahiko nuke… ea bere “koherentzia” diskurtso hutsean geratzen den edo benetan kontsekuentea den.