Gauzak nola diren

Gauzak nola diren

Gauzak nola direnArgazkikoa Young izeneko sendagile ingelesa duzue, jakituria entziklopediko baten jabe zen genioa. 1800. urtea aldera, honako aurkikuntza hau egin zuen Young-ek: zirrikitu batetik pasatzean, argia difraktatu egiten zela, hori izan zen Youngen aurkikuntza. Argiak, uhin-izaera duenez, gune ilunak eta gune argiak sortarazten ditu zirrikitu batean zehar pasatzean.

Young aipatu dugu, beraz, aurrena, 1800. urtean-edo. Hurrena Maxwell dator, elektro-magnetismoari buruzko ezagutza guztia lau ekuaziotan laburbildu zuena, zein baino zein ederrago diren lau ekuaziotan. Hain zuzen ere, lau ekuazio horien ederrak liluratuta bota omen zuen Boltzmanek bere hasperen-oihua:

– Jainkoren batek idatziak behar dute, inondik ere, ekuaziook!

Maxwellen ekuazioetatik ateratzen den ondorio nagusia hauxe da: argia ez da espektro elektro-magnetikoaren kasu partikular bat baizik.

Maxwellen hurrengo, Roentgen dago aipatu beharra. Roentgenen aurkikuntzarik aipagarriena, iXa izpiak dira. Hementxe duzue Roentgenen emaztearen eskuarekin lortutako argazki-irudi zoragarria, lehenengo erradiografia.

Gauzak nola diren15 urteko aurrera-jauzia egiten badugu, Von Lue (1912) eta Braggs (1914) agertzen zaizkigu. Braggs-en meritua, besteak beste, honako honetaz ohartzea izan zen: begi bistako argia zirrikitutik pasatzean difraktatzen den bezala, halaxe difraktatzen direla iXa izpiak zirrikitu atomiko batetik pasatzean. Begi-bistako zirrikituan zehar pasatzean difraktatzen da begi-bistako argia; iXa izpiak, berriz, plano atomikoan zehar pasatzean.

Aurkikuntza horri esker, difrakzio-irudiak lortu ahal dira iXa izpien bidez. Besteak beste, ADNarenak.

Zer dela eta aipatu dizuet nik hori guztia?

Ba, zientziari dagokion auzi garrantzitsu batzuk aipatu eta argitzeko aukera ematen zidatelako.

Aipatu nahi dudan lehen auzia, honako galdera honetan laburbil daiteke: Nori dagokio zientziak lortutako ezagutza?

Batzuk hor dabiltza edozer gauza patentatu nahian: adibidez, gen-a. Baina kontatu dizuedana kontatu eta gero, esaidazue: norena behar luke izan patente horrek? Ikusi dugunez, Youngek badu hor bere partea, baina baita Maxwellek, Bragg-ek, Watson-ek eta Crick-ek ere. Ez: oinarrizko ezagutza denona da, eta denon esku egon behar luke beti.

(Bertold Brecht: “denok ala inor ez, / denok ala ezer ez, / bakarka ezin da…”)

Horixe bera gertatzen da oinarrizko ezagutzarekin ere: denona behar duela, nahitaez.

Oinarrizko ezagutza horrek berak ekarri zuen biologiaren bigarren iraultza ere, eta hortxe dago biziaren giltza.

Bide batez esanda, honako hauek dira biologiak orain arte izan dituen bi iraultzak:

-Lehen iraultza: Jatorri beretik gatoz denak. Darwin.

-Bigarren iraultza: Eduki genetikoa gordetzeko eta transmititzeko mekanismo ber-bera erabiltzen dugu denok. Watson eta Crick. ADN ber-bera dago organismo guztietan. Neurrian eta hurrenkeran bakarrik dago aldea. Ez dakit dakizuen, baina euliaren genoma eta gurea berdin-berdinak dira. Eta harrigarriagoa dena: gure genomaren erdia platanoarena ere bada; (tira, beharbada sarritan mintzatzen diren horietako batzuen kasuan ez zaizue hori hain harrigarri ere egingo).

Biologiaren teknologiei esker, konponbide iraultzaileak aurkituko dizkiegu aurki hainbat eta hainbat gizarte-arazori, bereziki bio-medikuntza eta osasun alorretan.

Historian lehen aldiz, giza espeziea gai da bere burua eraldatzeko.

Gauzak nola diren

JAKIN BANEKI