Gaua eta eguna, une berean (bideoa)

Gaua eta eguna, une berean (bideoa)

Ezinezkoak diren gertakizunak pantailetan ikusteak ez gaitu harritzen. Oraingoan, Hollywood-ek ez dio aurrea hartu Philip Stockton sortzaileari. Ideia orijinala eduki du: gaua eta eguna, unea berean. Timelapse eta rotoscoping teknikak erabiliz New York naturako gertakari pentsaezinaren protagonista bihurtu dute (Zer ez da gertatu New Yorken?).  8 orduko tartearekin leku berean kokatu ditu Stocktonek kamerak. Bideo-emaitza biak konbinatu egin ditu emaitza txundigarria lortzeko. Iluntasuna eta argia, bat eginik eguzkiaren eta ilargiaren arteko borroka epikoa bailitzan. Bideo-edizioaren magiak dakartzan altxorrak.

New York: Night and Day from Philip Stockton on Vimeo.