Facebookek publizitatea sartuko du erabiltzaileen hormetan

Facebookeko sustatutako istorioak 

Sare sozialak etengabe ari dira aldatzen, momentu oro ari dira lanean zerbitzuak eta erabiltzaileen esperientzia hobetzeko; batzuetan besteetan baina arrakasta handiagoarekin. Duela hilabete batzuk, Twitter sare sozialak sustatutako twittak deritzon publizitate sistema sartu bazuen, orain Facebook izan da antzeko bideari jarraitu diona: atsegin ditugun orrialdeen iragarkiak agertuko dira horman geure lagunen eguneraketen artean.

Orain Facebookek eskuineko zutabean ikusten ditugun iragarkiak  edozer gauzari buruzkoak dira, geure behar eta gustuei egokituak ala ez. Baina publizitate sistema berri honekin, sustatutako istorioak izena dutenak,  geuk aldez aurretik “atsegin dut” botoian sakatu dugun orri horietako iragarkiak jasoko ditugu.

Sustatutako istorioak Facebook barruko edukiei soilik egingo diete erreferentzia eta esteka sare sozialeko edukietako batera eramango gaitu. Iragartzaileek nahi duten edo gehien interesatzen zaien edukiak nabariago egiteagatik ordainduko dute. Dena den, horrek ez du esan nahi bat batean geure Facebookeko horma publizitatez beteko denik. Momentuz behintzat, egunean sustatutako istorio bakarra agertuko zaigu, beraz, ez da horren gogaikarria izango. Gainera, nahi izanez gero, gainontzeko hormako edukiak bezala, ezaba daitezke.

Zerbitzua martxan da Estatu Batuetan dagoeneko, eta berehala iritsiko da Europara.

facebook, publizitatea

UDAZKEN KOLOREAK

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude