Ezagutzen 120 Megapixel dituen argazki kamera?

Ezagutzen 120 Megapixel dituen argazki kamera? –

120 Megapixel dituen kamara? Bai posible da, eta jadanik garapen prozesuan du Canon etxeak bereizmen hori emateko gai den sentsorea. Argazki zalea bazara, azken urte luzeetan ikusi duzu nola apurka megapixelen borroka estutzen joan den. Hasierako kamera digital txikietatik hasi, bideo ekoizpena edonoren eskura jarri duten DSLRekn segi eta Mirrorless delakoetaraino. Teknologiaren mundua abiada bizian aldatzen da.

Oraingoan 120 megapixeldun sentsorea aurkeztu berri du 2018ko CESean Canon etxeak. Jarraian jarriko dizugun bideoan, aparailu berria gaur egungo DSLR profesional batekin konparatzen dute, eta aldea nabarmena da. Hemen duzu bideoa.


Sentsore berriak HD bereizmena 60
bider biderkatzen du: 13280 x 9184 px


Sentsore berriak 13280 pixel horizontal eta 9184 pixel bertikaleko bereizmena du. 60 bider HD bereizmena, Harrapazank txiribiton. 29.22mm x 20.20mm-ko tamaina fisikoa du, APS-H baten tankerakoa. Alimaleko bereizmen honek ikusentzunezko produkzioan ikaragarrizko abantaila eta erraztasunak ekar ditzake.
Ezagutzen 120 Megapixel dituen argazki kamera?

Canonek oraindik ez du jakinarazi teknologia hau noiz eta ze kamera modelotan aplikatuko duen. Dena dela, bere kartak mahai gainean jarri ditu eta ikusiko da ea gadgeten ozeanoko beste marrazo handiek -Nikon, Sony, Panasonic…- erantzuten dutenentz.

Ezagutzen 120 Megapixel dituen argazki kamera?

Iturria: Engadget.

Ezagutzen 120 Megapixel dituen argazki kamera?

3 pentsamendu “Ezagutzen 120 Megapixel dituen argazki kamera?”-ri buruz

  • euskaldun bat 2018-04-05 14:47

    Baina ez dut uste kamera honek jende arruntari ezer ematen dionik. Formatu handian inprimatu nahi bada, bai, baina bestela…

  • Kaxo,

    Arlo profesionalari begirako aurrerapena da. Bideo edizioan asko lagun dezake, batez ere posprodukziorako. Eta baita argazkigintzan ere. Dena dela, pro mundurako egindako aurrerapenek askotan jende arruntarentzako merkatuan amaitzen dute. Nork daki honek zertan amaituko duen.

    Are gehiago, begira smartphoneen merkatuak nola irauli duen baita argazkigintza amateurra (eta proa) eta zinema mundua ere!

    Eskerrik asko iruzkinagatik 🙂

    E.M

  • euskaldun bat 2018-04-05 17:40

    dena dela formatu erdiko kameren artean lehendik ere badaude 100MPeko kamerak (Phase One, Hasselblad). Sentsorearen tamainagatik Canon-en sentsore berri hau ordea ez da formatu erdikoa. Ondo diozu, telefono mugikorrarekin ateratako argazki batek aurki 1GB izango ditu eta Internet bidez segundo exkaxean transmitituko da. GBak, oraingo MBak bihurtuko dira eta telefonoaren memoria hainbat TBekoa izango da. Hau eromena!