Ez dago arraza zuririk, ezta beltzik ere

Ez dago arraza zuririk, ezta beltzik ere –

Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko Fisiologiako katedradunak Zientzia Kaieran.

Pertsona bat zuria edo beltza dela esaten dugunean, beharbada pentsatzen dugu bere koloreak zehaztutako kategoria biologiko batekoa dela. Jende askok pentsatzen du larruazalaren pigmentazioak pertsona bat zer arrazatakoa den adierazten duela.

Espainiako Errege Akademiak bigarren adieran definitzen duen bezala ulertuta: «Zenbait espezie biologikoren azpitaldeak, ondoretasunezko bereizgarri berak dituztenek osatuak». Baina kontzeptu horrek, gure espeziaren kasuan, ez dauka zentzurik. Ikuspuntu biologiko batetik, giza arrazak ez dira existitzen.

Ez dago arraza zuririk, ezta beltzik ere
Ez dago arrazak existitzen direla argudiatzeko oinarririk. Izan ere, egungo gizakien kolorea, beraz, gertakari biologiko eta demografikoen sekuentzia (Alexas_Fotos).

Larruazalean melanozitoak daude, pigmentuak sortzen eta biltzen dituzten zelulak. Bi pigmentu mota daude, eta, generikoki, «melanina» izenez ezagutzen dira; bat marroi arrexka da (eumelanina), eta, bestea, gorri horixka (feomelanina). Larruazalaren kolorea bi pigmentuen kantitatearen eta proportzioaren araberakoa da. Eta kontua da bereizgarri hori zenbait generen araberakoa dela; batzuek melanozitoetan dagoen pigmentu kantitatean dute eragina, eta, beste batzuek, bi melanina moten arteko proportzioan. Are gehiago, antzeko bi kolore oinarrizko ezaugarri horien zenbait konbinazioren emaitza izan daitezke, eta konfigurazio genetiko desberdinengatik izatea.

Afrikarrak, oro har, larruazal ilunekoak dira. Dinka etniakoen (Afrika mendebaldean) larruazala oso iluna da; San etniakoena (kontinentearen hegoaldean), aldiz, argiagoa. India hegoaldeko, Ginea Berriko eta Australiako natiboek ere larruazal iluna daukate. Asia erdialdean eta Ekialde Urrunean, baita Europan ere, larruazalak argiak dira, oro har. Eta natibo amerikarren artean, zenbait koloretako larruazala daukate, baina ez afrikarrek bezain iluna.

Txinpantzeen ilaje lodiaren azpian ezkutatzen den larruazalaren koloreari erreparatzen badiogu, gure arbaso hominidoena, seguruenik, argia zen. Duela bi milioi urte inguru, gure espezieko kideen ilajearen lodiera eta gogortasuna murriztu egin zen, ia gorputz osoan ile geruza mehe bat geratu arte. Baina eraldaketa horren ondorioz, larruazala eguzkiaren erradiazio ultramorearen eraginpean geratu zen, eta horrek minbizia eragin zezakeen eta, gainera, garrantzi fisiologiko handiko substantzia bat desagerrarazi: azido folikoa. Seguru asko, arrazoi horrengatik hautatu ziren larruazala iluntzen zuten aldaera genetikoak, melaninak babestu eta aipatutako kalteak eragozten baititu.

Gizakiak hedatu egin gara, eta ia latitude guztietara iritsi gara. Mugimendu horien ondorioz, jendearen larruazala erradiazio baldintza oso desberdinen eraginpean egon da. Eta erradiazio ultramore gehiegi izatea oso kaltegarria izan daitekeen bezala, erradiaziorik ez hartzea ere kaltegarria izan daiteke. Izan ere, kasu horretan ezin da D bitamina sintetizatu, eta horrek errakitismoa eta beste osasun arazo batzuk eragin ditzake. Hori dela eta, beste aukera batzuk alde batera utzi gabe, gizakien larruazala argitu egin da eremu geografiko batzuetan, hautespen naturalaren ondorioz. Gainera, biztanleria mugimenduek hainbat espezie nahastea eragin dute, bakoitza bere bereizgarri genetikoekin eta pigmentu ezaugarriekin, eta askotariko itxurak sortu dira.

Gaur egungo gizakien kolorea, beraz, gertakari biologiko eta demografikoen sekuentzia konplexu baten emaitza da, eta ezin dira taldeak biologikoki mugatu. Larruazalaren kolorearen desberdintasunak, askotan, ez datoz bat beste hainbat ezaugarrirekin, zeinak beste eredu batzuen arabera eta beste presio selektibo batzuen ondorioz aldatzen baitira. Horrenbestez, ez dago arrazak existitzen direla argudiatzeko oinarririk. Halaber, ez dago beste desberdintasun batzuk justifikatzeko oinarririk ere.

.

Oharra: Jatorrizko artikulua Cuaderno de Cultura Científica blogean argitaratu zen 2019ko maiatzaren 12an: No hay raza blanca, tampoco negra. Eta bigarren bat The Conversation gunean maiatzaren 19an: Las razas humanas no existen.

Ez dago arraza zuririk, ezta beltzik ere

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

6 pentsamendu “Ez dago arraza zuririk, ezta beltzik ere”-ri buruz

  • Arraza ez da soilik larruazala kontua, hala balitz Afrikako beltz albino batek Europar zuri baten antza izango luke, baina ez, albino horren hazpegiek Afrikako natiboena izaten jarraitzen dute.
    Edo zergatik ez daude beltzak diren igerilari profesionalik? Ba tartean haien hezur-egitura lodiagoa delako. Baita beltzek beste arrazekin alderatuta, testosterona maila handiagoa dute.

    Azal kolorea bakarrik arrazaren bereizgarri bat da, nabarmenena beharbada. Horregatik, era informal batean, azal kolorearekin klasifikatu ditugu arraza ezberdinak. Halere etnografian kaukasiko, kongoloide, mongoloide, eta bestelako termino zehatzagoak erabiltzen dira.

  • Insistentzia 2019-09-29 11:39

    Ezaugarrien gradiente geografiko eta bilakaerak ez du kategorizazio bat ukatzen. Testuak diona egia balitz, ez legoke ere naziorik, hizkuntzarik, klimarik, estaturik, geografiarik, ez ezer. Arabako lautada non hasten da? Beti izan al da berdina? Mapa bakoitzak beti berdin delimitatzen al du? Beraz, Arabako lautada ez da existitzen. Ez da ezer existitzen hortaz.

    Agenda dekonstruktibistaren beste pitokeria bat.

  • egia borobila 2019-09-29 14:32

    Baina ze ergelkeria da ez daudela arrazarik? Orduan txakurren artean ere ez dago arrazarik?

    KANINOa animalien familia da, eta horien azpian espezieak eta arrazak daude. Bakoitza bere ezaugarriekin.

    FELINOa ere familia da eta horien azpian espezieak eta arrazak.

    HOMINIDOa familia da. Giza espeziea hominidoen artean dago eta giza espeziaren artean arrazak daude, bakoitza bere ezaugarriez.

    Eta deitu arraza, talde edo nahi duzuna. Baina argi dago beltza, kaukasiko eta orientalen artean ezberdintasunak daudela, ez bakarrik azal kolorekoak. Diziplina eta lanerako kultura, garapen teknologiko… ez da berdina batzuen eta besteen artean.

    Orain progre izatea ebidentzia zientifiko eta biologikoaren aurka egotea da? Ba orduan ezkerra noraezean dago, ezkerra ez eskerrik asko.

  • Ez naiz sartuko arrazei buruzko eztabaidan, baina arrazarekin nahasten badugu diziplina, lanerako kultura eta garapen teknologikoa … beste gauza batez ari gara

  • arrazak dira txuria, beltza, gorria eta horia…… A ez, euskaldunak españolak, moroak, txinoak, afrikarrak eta martzianoak!! A, eta latinoak eta eskimalak!!

    Arraza, arrazistek asmatutako kontzeptua besterik ez da…… bakoitzak bere nahietara egiten ditu sailkapenak….

    Larrituta geratu naiz Zuzeun, honelako artikulu ximple batek izan duen erantzunarekin……

    https://www.youtube.com/watch?v=OhmX5YOcjMk

  • euskaldun bat 2019-09-30 23:48

    Artikulu hau idatzi duenak genetika eta biologiako ikastaro txiki bat eman nahi izan digu ezjakinoi ala beste helburu batzuk ditu? Beste helburu batekin egin du noski. Globalizazioa prestatzen ari zaizkigu. Arraza hitza jada tabua bihurtu nahi dute. Arraza eta arrazista bi hitz ezberdin dira. Harrigarriena da ezkerra nola dabilen globalizazioa bultzatzen. Euskara ere oso BEREZIA bezala jartzen dugu baina hau ere hasierako “uuu-aaa-uu-aa” hartatik abiatuz eratorritakoa izango da noski. Zer demonio gabiltz hainbeste harrokontuekin orduan! Eta Euskal Herria mapan irudikatzen?! Mugak jartzen?! Ama lurrak ez du mugarik eta! Zer kapitalismo patriarkal da hori?! Aizu Prontxio! Atzo jaiotakoa ez zara izango noski eta gogoratuko duzu noski: abesti hori tarareatuz koktel molotovak jaurtitzen genituen orain dela gutxi. Zenbat aldatu garen hain denbora gutxian!