Euskarazko Wikipediako 50. artikulurik luzeenak

MjQxMw==

Errusiar Inperioa ‎[145.445 byte],  ‎José María Sánchez Carrión ‎[102.815 byte], Persepolis ‎[100.375 byte], Eskozia ‎[94.532 byte], Aro Garaikidea ‎[92.744 byte] eta ‎Baiona ‎[83.058 byte] dira zerrenda honetako lehenengo artikuluak. Ikusten denez historiarekin harremanetan dauden 3, 2 leku izen eta biografia bat aurkitzen ditugu lehenengo 6 hauen artean. Zeintzuk dira, ordea, hurrengo 44etako gaiak?

Zientziari buruzkoak hainbat aurki daitezke: Erresonantzia magnetiko bidezko irudigintza ‎[82.376 byte],  ‎Ammonoidearen generoen zerrenda ‎[78.575 byte], ‎Helio ‎[72.437 byte], ‎Bizigarritasun planetario ‎[54.727 byte], ‎Euskal Herriko geologia ‎[50.451 byte], ‎Onarpenerako laginketa ‎[58.230 byte], Biziaren jatorria ‎[48.641 byte], Konposatu organikoen nomenklatura ‎[53.841 byte], Isotopo taula (zatikatua) ‎[54.539 byte] eta ‎Isotopo taula (osoa) ‎[52.739 byte] aurki daitezke. Betizu ‎[63.639 byte] artikulua ere kategoria honetan sar daiteke. Animalia honi buruzko artikulua guztietan zabalena da.

Kirolak  ere badu leku bat: UEFA Euro 2008rako sailkapen fasea ‎[76.463 byte], ‎2006ko Munduko Futbol Txapelketa ‎[73.663 byte], ATP World Tour Masters 1000 ‎[48.870 byte]

Historiak hartzen zuen lehenengo 6en artean erdia. Eta ez dira gutxiago lehenengo 50 hauen artean: ‎Herri Batasuna ‎[70.037 byte], Antzinako Erregimena ‎[65.886 byte], Bigarren Mundu Gerra ‎[64.456 byte], Afroamerikarren eskubide zibilen aldeko mugimendua (1955-1968) ‎[63.777 byte], Nafarroako konkista ‎[60.416 byte], Gerra zikinaren kronologia ‎[55.542 byte], ‎Erromako kontsulen zerrenda ‎[53.058 byte], Txernobylgo hondamendia ‎[58.878 byte], Erdi Aroa ‎[58.888 byte], Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian ‎[50.205 byte] eta 2006 ‎[49.073 byte] dira zabalenak.

Biografien atalean, lehen ikusitako Sanchez-Carrionez gain Steffi Graf ‎[51.761 byte], ‎Walt Disney ‎[51.725 byte] edo Ennio Morriconeren diskografia ‎[55.390 byte] aurki daitezke.

Leku izenek eta geografiak Wikipediako atal garrantzitsu bat hartzen dute. Eskozia lehenengo artikuluen artean baldin bazegoen ondoren Gales ‎[72.728 byte], AP-8 ‎[68.889 byte], Iruñerria ‎[59.632 byte], ‎Enontekiö ‎[47.092 byte], ‎Kemijärvi ‎[46.852 byte], ‎Irlanda ‎[49.521 byte], Donostia ‎[48.703 byte] eta ‎Estatuen zerrenda biztanleriaren arabera ‎[56.278 byte] aurki daitezke.

‎Euskara ‎[57.158 byte] artikulua zabala bada, bere euskalkia den (edo zen) Erromintxelak ‎[61.234 byte] oraindik tamaina handiagoa du.

Kultura arloan Kapera Sixtinoa ‎[58.102 byte], Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria ‎[50.152 byte] eta, kulturan sartu badaiteke  ‎El Conquistador del Fin del Mundo ‎[54.072 byte] dira artikulurik zabalenak alor honetan.

Sarpen (sexualitatea) ‎[58.294 byte] artikuluak gora egin du nabarmen azken astean. Esan beharra dago sexuari buruzko artikuluek bilaketa ugari sortzen dituztela Wikipedian, batez ere gazteenen artean interesa dagoelako, noski.

Bukatzeko  ‎Turismo ‎[56.402 byte]  eta Industria ‎[47.440 byte] artikuluak daude.

Hauek dira Wikipediak dituen artikulurik handienak. Ikusten denez alor ezberdinak jorratzen dira horien artean eta, obsesiboak izan daitezkeen batzuk kenduta (adibidea Sanchez-Carrionen artikulua izan daiteke) orokorrean zerrenda gutxi eta artikulu asko daude hemen.

Irudia | Errusiar inperioa, euskarazko Wikipediako artikulurik luzeena | Mexicano | LGPL
artikuluak, euskara, wikipedia

Geologian lizentziatua eta Primatologian masterra. Han-hemenka interneten...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude