Euskal youtuberren ABDE-a

Euskal youtuberren ABDE-a

Euskal youtuberren ABDE-aIkusi al zenituzten Euskal Harriaren ABD-ak? Sortzaileek horrela azaltzen zuten proiektua: “Teknologiak bahitutako Maritalavista-ren etorkizunetik, Belegor Anaien denboran izoztutako Euskal Herri jatorrera, KKintzona Productionsen landa-beldurretik Koldo Almandozen merkatal zentruko drama mitologikora edo… Jorge Gilen thriller folklorikotik Chochowsky Ahizpen distopia feministara. Hori guztia eta gehiago topatu daiteke Euskal Harriaren ABDak film kolektiboan. Zinegile profesionalak, oilar-pisuan borrokatzera ohituak dauden amateurrak eta lehen aldiz kamera bat hartu eta labur bat grabatzeko abenturan murgildu diren animatu inkostzienteak. 2014eko udan euskal alfabetoko 26 hizkietako bat egokitu zitzaion bakoitzari eta hizki horretatik abiatuta beldur, zientzia fikzio edo fantasiazko laburmetrai bat egiteko eskatu zitzaien”.

Ni pixkanaka euskal youtuberren ABDE-az mintzatuko naiz, badauzkagu eta alfabetoko ia letra guztiak (Josu Lavin ez da ados egongo, baina tira, ia guztiak). Pasa den astean hiru A aipatu nituen: Adibide, Anttonio12 eta Arrano Films. Triple A bat izatea gaizki ikusia legoke eta ez naiz B planera pasako azkenekoa aipatu gabe.

Atabalak

Laburmetraiak, antzerkia eta umorea lantzen dituen gazte talde bat da, eta, zehazki esaten ez duten arren, badirudi Elorriokoak direla (ikerketa sakon baten ostean iritsi naiz ondorio horretara). Kamera baten aurrean norbanako bat jarri eta azalpenak ematen hasi baino, taldean egiten dituzten ekimenak ikusi daitezke. Batetik, 24 ordu digitalean lehiaketarako egindakoak; bestetik, egin dituzten bi antzerki daude eskegita, baita sorkuntza solteak ere.

Bizirik

Bere izena (artistikoa, pentsatu nahi dut) Ruben Life da, entzumenak ez badit huts egin. Arabarra dela esaten digu, gehiegi zehaztu gabe; beste bideo batean Aiaraldetik dabil motorrean, hemen autoan bezala. Bere bideoaren helburua? Bada bere ingurua asko gustatzen zaio, eta erakutsi egin nahi digu, kito; ez al da aski motibo?

Despertavlogeus

Hemen ia ez dago tontakeriarik, honena ia serioa da. Orain arte ez neukan ideiarik ere nor zen, eta bere kanalean sartu eta lehen bideoan ia 35.000 bisita dauzkala ikusitakoan ia erori naiz aulkitik. Sare sozialen zalea eta youtuberra da Iban Garcia (Azkoitia, 1999). EITB1-eko ‘Gu ta gutarrak’ saioan dabil orain buru-belarri. Hemen duzue Urola Kostako Hitzak iaz egin zion elkarrizketa bat.

EH Extreme

Kanal honetan bideoak eskegitzen dituztenen lana profesionala da. Mountain-bikerekin alde batetik bestera ibiltzen da Iraitz Etxebarria, eta berak bizikletarekin egiten duen lana bezain ona da adiskideek kamerekin eta edizioan egiten dutena. Eskalada, boulder, soka, trialak… denetik aurkituko duzue kanal honetan.

Enekantak

Benetan esaten dizuet harrituta gelditzen ari naizela apur bat bila hasiz gero zerekin egin dezakegun topo youtuben. “Ene kantak”, Nerea Urbizuk eta Urko Oskozek burututako lana da. 19 abesti dituen Cd eta DVD-an, 3 kanta ezik, beste guztiak berriak dira. Kanta bakoitzak bere koreografia du, bideo hauetan ikusi daitekeenez (hona ekarritako bideoak 321.500 bisita dauzka, harrapazank). Abestiak Izartegi Haur Eskolan, Burlatako Ermitaberri eskolan, Antsoaingo Ezkaba eskolan eta Hegoalde ikastolan grabatu dira, hango haurrekin.
Proiektua Sortzen-en izenarekin atera zen, Nafarroan euskara gehien diskriminatzen den zonaldeko gurasoei ekonomikoki laguntzeko.

Mundu honetan beti egon dira hiru pertsona mota: kontatzen dakitenak eta ez dakitenak. Beraz, luzatu gabe, amaitu dezagun pare bat konturekin:

1.- Euskadin youtubek ez du inoiz dirurik emanen.

2.- Euskal youtuberren ABDE-an garbi ikusi daitekeen bezala, diziplina honetan aritzeko makina bat modu daude. Yotuberra izan zaitezke kamera aurrean jarri eta zure burutazioak botata, edo kantak, edo lan profesionala zein zaletasunak garatu eta ezagutzera ematen.

3.- ABDE-aren ondoren etorriko da EFGH-a eta tokatzen direnak; badauzkagu youtuberrak pixkaterako.

Euskal youtuberren ABDE-a

Euskal youtuberren ABDE-a
Euskal youtuberren ABDE-a

Mairua naiz behelaino artean. ZUZEUko erredakzio kide; Bertsolari.eus aldizkarian koordinatzaile. Estellerria.

Zer duzu buruan “Euskal youtuberren ABDE-a”-ri buruz

  • Ahahah, Beñat!
    Neuc C alphabetizatzen nuque K (ca, co, cu) edo Z (ce, ci, cy) barruan.

    a b d e f g i k l m n o p r t u z

    h OEHan beçala, existitzen ez baliz beçala.
    ch, ç, s eta x Z barruan.
    j eta y I barruan.
    ñ N barruan.
    q K barruan.
    Eta lettra bikoitzac simple balira beçala:
    dd, ff, ll, rr, ss, tt… d, f, l, r, s, t… bailiren alphabetizaturic.

    Beraz, çurequin ados ABDE horretan!

    Içan onsa!