Heldu da euskal hedabideen euskarria Telegramera

Heldu da euskal hedabideen euskarria Telegramera

“Geurealbisteakbot” du izena eta Telegram sare sozialean harpidetuta eskuratu daiteke mugikor, tablet zein ordenagailurako. Doan informazioa uneoro eta berriztuta heltzen da hartzaileengana, euskera izanik oinarria.

Heldu da euskal hedabideen euskarria TelegrameraMartxan da euskal albisteak euskeraz Telegram-era heltzeko euskarri berria. “Geurealbisteakbot” deritzon bota informazio igorle automatikoa da eta RSS, Youtube eta Twitter kontuen bitartez dago konektatuta euskal hedabide eta komunikabide aipatuenetara. Telegrameko (erro)botaren barnean BERRIA, ARGIA, EITB, TOPATU, KAZETA.EUS, SUSTATU ETA ZUZEU daude harremanduta, eta sarrerak partekatzean zuzenean heltzen dira inolako mugimendu ezta lanik egin gabe. Informazioa bilatu beharrean, informazioa da mugikorrera (edo Telegramen web formatura) ailegatzen dena.

“Geurealbisteakbot” doako euskarria da, Euskal Herriko Unibertsitateko 3. mailako kazetaritza ikasle den Ander Agirregabiria Lasagabasterrek sortua Kazetaritza Sozial eta Partehartzailearen proiektuan, eta funtzionamendu erreza du: @Geurealbisteak_bot Telegramen bilatzea besterik ez dago eta harpidetzea. Baita mugikorraren bidez ere, URL honetan: telegram.me/Geurealbisteak_bot.

Ondoren, eta hedabideek euskeraz sortzen duten informazioaren arabera egunean zehar hasiko dira heltzen sarrera, irudi eta estekekin hedadura handiagoa izateko.

Era digitalean dauden informazio iturri anitzak direla kausa, sortu da ibilbide berria botaren bitartez, ideien kutsadurarik ez egoteko eta pluraltasunaren alde egiteko.

Bota, euskera, Geurealbisteakbot, Telegram

Zer duzu buruan “Heldu da euskal hedabideen euskarria Telegramera”-ri buruz

  • “euskal albisteak euskeraz Telegram-era heltzeko euskarri berria”.
    Horrela saldu zenidaten eta egun nire informazio iturri nagusia bada ere, nazkatuta nago albisteak gazteleraz jasotzeaz. Txikikeria horrengatik ez balitz hamarreko batekin sarituko nuke baino helburua eta emaitzak bat ez datoztenez, sei bat emango diot.
    Aholku bezala, euskarazko eskela pila etortzen da DVn eta Correon eta hauek pizten duten interesa ikusirik eta euskararen erabileraren portzentaietan “geurealbisteak”en parte den hedabideren batek eskeintzen diona baino orrialde gehiago eskeintzen dionez, hauek ere hedabideen zerrendan tokia izan behar lukete, ala? :-):-):-):-) (baliteke tartean hauen gaztelerazko albisteren bat edo beste sartzea ere baino…..txikikeriak!!!!!)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude