Euskal Encounter: interneterako sarbide azkar bat baino askoz gehiago

Mjk1NA==

Martxan da Euskal Encounter ordenagailu-zaleen topaketaren 18. edizioa. Aurten ere, pertsonalizatutako ordenagailuz, monitorez, kablez eta lo egiteaz “paso” egiten duten ordenagailu-zalez bete da Barakaldoko BEC-a, munduko azkarrena den segundoko 20 GB-eko interneterako sarbideaz gozatzeko. Abiadura hori antolakuntzak parte hartzaileen esku jarri dituen 4.096 konexio puntuen artean banatu beharko duten arren, edozein sarbide arruntek eskain dezakeena baino askoz abiadura handiagoan nabigatu ahal izango du ordenagailu bakoitzak.

Interneterako sarbideaz gain, modding-aren, software librearen, bideojokoen, eta beste zenbait konturen inguruko ekitaldi ugari antolatu dituzte, proiekzioak, hitzaldiak edo lehiaketak kasu (ikus egitaraua).

Aurtengo berrikuntzarik garrantzitsuena OpenGunea da. OpenGunea informatikaren inguruko azoka moduko bat izango da. Bertan sektoreko enpresen postuak, tailerrak eta informatikaren hainbat adarri buruzko hitzaldiak izango dira. Azoka irekia izango da, Euskal Encounterren daudenez gain publiko ireki bati zuzendurik egongo delarik.

Euskal Encounter-a zenbakitan:

-4.096 ordenagailu.

-20 Gb/s-ko Internet konexioa.

-BEC-eko 35.000 metro karratu baino gehiago erabiliak.

-50.000 eurotik gora saritan.

-4 egun etengabean.

Irudia | Joan den urteko Euskal Encounter-a | IpUrBeLtZ | Creative Commons By SA
Euskal Encounter, informatika, Internet, topaketa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude