Etxetik landutako 51 lan jaso ditu Euspotek, moda azkarraz hausnarketa egiten

Etxetik landutako 51 lan jaso ditu Euspotek, moda azkarraz hausnarketa egiten –

Aurtengo gaia honakoa izan du Euspot lehiaketak: “Zer dago janzten dugunaren atzean?”. Spotek nabarmendu behar izan dituzte moda azkarrak eragiten dituen ondorio negatiboak.

Edizio berezia izan da: COVID-19aren ondorioz lan guztiak etxe barruan egin behar izan dituzte.

2020ko lehiaketa oso berezia izan da, konfinamentuak eta alarma egoerak pare-parean hartu gaitu eta izugarria izan da egoera honetan, inoiz baino zailtasun gehiagorekin, ere jaso dugun lan kopuru handia. Guztira 51 lan aurkeztu dira, aurten ere Euskal Herriko leku askotakoak: Ibarra, Hernani, Durango, Tolosa, Getxo, Aretxabaleta, Eibar, Gasteiz, Irun, Eskoriatza, Berriozar, Azkoitia, Ordizia, Txantrea, Zizurkil, Bilbo, Gueñes, Bergara, Arrasate, Aramaio… Aurkeztutako lanen artean, 18 urtetik beherakoek eginiko 24 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 27 lan.

Hemen dira spotak ikusgai.

.Etxetik landutako 51 lan jaso ditu Euspotek, moda azkarraz hausnarketa egiten

Aurtengo gaia: ‘Zer dago janzten dugunaren atzean?’

Aurtengo lehiaketak janzten dugunaren inguruan hausnarketa egin nahi du. Kontzientziazio kanpaina baterako spota sortu behar izan dute parte-hartzaileek, moda azkarrak eragiten dituen ondorio negatiboak ikusarazteko. Gizarte globalizatu honetan, modaren industriak markatzen digu zer jantzi eta, batez ere, zer erosi. Urtero tendentzia berriak markatzen dituzte eta tendentzia horiek jarraitzeko gehiegizko kontsumismora bultzatzen gaituzte, erabili eta botatzeko arropa merkea erostera gehienetan. Horrek dakartzan ondorioei erreparatu gabe: lan esplotazioa, produktu toxikoen erabilera, osasun arazoak, besteak beste. Erosten dugunaren inguruko kontzientzia hartzea izan da aurtengo lanekin lortu nahi izan dena, batez ere arroparen kasuan. Modaren industriaren gurpil zoroa bazterrean utzi eta alternatibak badaudela ikusaraztea. Arropa merkea modu konpultsiboan erosteak dakartzan ondorioez hausnarketa egitea eta baita kontsumismo mota horrek gure eguneroko hizkuntza ohituretan duen eragina ikusaraztea.

Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 28an izango da, eta guztira, Euspotek 2.550 euro banatuko ditu saritan, bost kategoria ezberdinetan. Aparte, nabarmentzekoa da aurten Facebook eta Instagramen egin den zozketa. FUJIFILM INSTAX MINI 9 kamera bat zozketatu da eta  350 pertsona baino gehiagok parte hartu dute. Irabazlea Ainhoa Aranzabal izan da.

 .

Sormenari buruzko online formakuntzak arrakasta izan du

Aurten 35 minutuko online formakuntza sortu dugu. Iaz guztira 11 formazio saio eman genituen Euskal Herriko txoko ezberdinetan, baina aurten egoerari egokituz online formatuan sortu dugu Gorka Montiel ikus-entzunezko sormenean adituaren eskutik. Helburua izan da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzea. Lehiaketaren inguruko informazioa eta baldintzak azaltzeaz gain, publizitatearen inguruan hitz egin eta ideiak, ereduak eta kanpainak ikusi eta azaldu ditugu.

Etxetik landutako 51 lan jaso ditu Euspotek, moda azkarraz hausnarketa egiten