Eskuin-katolikoa komunikabideetan: astelehenetik 13tv estreinatu dute

Ideia katolikoetatik eratorria da kate berri hau. Lehen emisioa Ratzingerrek Santiagora eta Bartzelonara egin zituen bisitak izan ziren, baina modu erregularrean, astelehenean hasi zituen emisioak. Inork zalantzarik bazuen katearen ideologian, Creemos da kateak jendarteratzeko erabiliko duen slogana.

Nortzuk diren

Euren deskribapenean kate generalista bat bezala aurkezten dira. Telebistarekiko gustu ona berreskuratu nahi dute, pantaila txikiko edukien baloreetan sakonduz. Sinesten dutenengan sinesten dutela dio bere mantrak.
Humanismo kristaua zabaldu nahi dutela diote.

UJUE produkzioak delakoa dago kate honen atzean baina eta José María Mas Millet eta Alejandro Samanes dira pertsona gakoak hau sortzerako orduan.

Hauen lagun dira, bestalde, COPE irrati katea, Marca TV, Veo eta Popular TV, denak ere eskuinari eta balore katolikoei lotuak.

Aurpegi ezagunenak

Kateak, aurpegi ezagunen artean, Jose Luis Uribarri (urte askoan RTVEn Eurovision aurkezten aritutakoa) eta Esteban Perez Almeida daude. Beste komunikabide batzuetan lanean ari diren, Paco Gonzalez (Tiempo de Juego irratsaioaren gidaria) edota Elena Miñambres (eguraldiaren emakumea CNN+en) ere aipatzen diren.

Telesail zaharrak berreskuratu dituzte, Espainiako zinema, magazinak eta albistegiak eta egunero meza santua eta angelusa emititzeagatik bereiztuko dira.

Halere, eta nik bezala inork aurretik kate hau ikusi badu, galdu ezinen artean dago bi monjatxok gidatzen duten sukaldaritza programa. Utikan Argiñano guztiak!

13 TV: katolikoa eta eskuindarra

Irudia | 13 TV: katolikoa eta eskuindarra | Ezezaguna | LGPL