Elhuyar Fundazioak Web-corpusen Ataria aurkeztu du, eta kontsultagai jarri du

Elhuyar Fundazioak Web-corpusen Ataria eratu du, eta aste honetan aurkeztu du San Telmo Museoan, Badu Bada erakusketaren barruan. Atari  hau kontsultagai jarri du Elhuyarrek, eta erabiltzaileek hiru baliabide izango dituzte eskura:

  • Euskarazko corpus elebakarra: Orain arte eratu den euskarazko corpusik handiena da, alde handiz gainera, 125 milioi hitz inguru jasotzen baititu. Interneten dauden mota eta arlo guztietako testuak biltzen ditu, eta linguistikoki etiketatuta daude.
  • Euskara-gaztelania corpus paraleloa: Webean automatikoki atzemandako euskara-gaztelania gune eta dokumentu elebidunak esaldi mailan parekPO207-Webcorpus-atariaatu dira, automatikoki ere bai. 18 milioi hitz inguru ditu corpus honek, eta egungo euskara-gaztelaniako corpus paralelo publiko handiena da. Aurrekoa bezala, linguistikoki etiketatuta dago. Oso baliagarria da hizkuntza bateko hitz edo esapide bat beste hizkuntzan nola eman den jakiteko.
  • Euskarazko corpusetik automatikoki erautzitako hitz-konbinazioak: euskarazko corpusetik automatikoki erauzitako hiru motatako konbinazioak eskaintzen dira: izen+aditz, izen+izen eta izen+izenondo. Horren bidez, erabiltzaileak ikus dezake, esaterako, izen jakin batekin zein aditz konbinatzen diren, neurri estatistiko batzuen arabera ordenatuta, baita horien testuinguruak bistaratu ere.

Web-corpusen Atariari buruzko artikulu zabal, mamitsu eta xehetasunez beterikoa argitaratu dugu Elhuyarren I+Gko blog-komunikatean.

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Zer duzu buruan “Elhuyar Fundazioak Web-corpusen Ataria aurkeztu du, eta kontsultagai jarri du”-ri buruz